Azken asteotako eztabaidaren arabera besterik iruditu arren, ez dut nik uste 
kontsulta egin beharra auzitan dagoenik. Izan ere, PPtik Batasunera bitartean, 
auzitan dagoena ez da erreferenduma egin beharra, zein baldintzatan eta 
zertarako baizik.

 

Adibide gisa, atzo bertan Javier Madrazok azaldu zuen egunkari honetan 
kontsultak ETAren kontrako jarrera eta hiritarren erabaki-ahalmena bildu 
beharko lituzkeela. Nik uste nuen, ostera, zorioneko  kontsulta marku politiko 
berria adosteko baino ez zela.

 

Behar bada ni Madrazo jauna baino xinpleagoa naiz baina, batetik, ez dut uste 
ezein demokraziatan eztabaidan dagoenik hiritarren erabaki-ahalmena; eta, 
bestetik, nik behintzat ez nuke demokrazia, terrorismoa, giza-eskubideak, 
torturarik eza edo sexu-berdintasuna herri-kontsultaz erabaki beharko lituzkeen 
gizartean bizi nahi.

 

Behar bada, ETAk indarrean jarraitzen duen artean (lehergailuak jarri nahirik 
eta hiritarrei iraultza-zerga eskatzen) ez dago baikor izateko arrazoirik 
baina, zer gerta ere, nik esango nuke bekegintza eta normalizazio politikoaren 
abiapuntuak idatzita daudela honez gero. Hau da, Eginoko Mahaiaren erabakiak, 
Anoetako agiria, Kongresuaren ebazpena, hirukoaren koalizio-gobernuaren 
akordioa eta EAJren bakegintza eta normalizazio politikorako ekimena. 

 

Bost dokumentu horietan biltzen dira orain arteko abiapunturik nagusienak eta 
bost proposamen horien baitan dagoen hirusta izango da, segurutik, irtenbidea. 
Alegia: indarkeriarik eza, lehenik, hitzarmen politikoa, gero,  eta 
herri-kontsulta, azkenik.

 

Are gehiago, bost dokumentuon gainetik bidezidorra hartu nahi duena tronpatu 
egingo da behin eta berriro. Lasterbide, neke-bide.

 

             Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to