Ia, Trebi, ez haut ezer eskatzeko konpromisuan jarriko. 
 
1. EAJ, EA eta EBren  koaliziño-gobernuak hamazortzi lerrotan laburtu juan 
"Negoziatzeko eta erabakitzeko legegintzaldia". Lerro bittan esaten jok 
legealdi hau alkarrizketa, negoziaziño, hitzarmen eta erabagitzeko izango dala, 
eta beste hamasei lerrotan zihazten jittuk baldintzak.
 
2. Baldintzarik sakonenak dittuk:
    a) Aurrenik alderdixen artian "Akordio Politikoa" lortu.
    b) Ondoren Eusko Legebiltzarrari baimena eskatu herri-kontsulta egitteko
    c) Baiña, hori bai, indarkerixarik ezian eta iñor baztartu barik.
 
3. Koaliziño-gobernuak argi eta garbi zihazten jok:
    a) Akordio Politikoak adostu biharreko gaixak: Euskal Herriaren subjektu 
politikua, lurraldetasuna, erabagitzeko eskubidia eta Estaduarekiko alde 
bitariko hitzarmena.
    b) Zeintzuen artean adostu bihar: Euskal gizartian diran ikuspegi eta joera 
politiko diferentien artian.
    c) Eta adostu biharreko metodologixia: emoitzak onartzeko printzipixo 
demokratikuak eta erabagixa lege bihurtzeko prozedimentua.
 
4. Nere ustez oso proposamen ona dok. Barrena Gernikako Estatutua ontzat emon 
zeben guztiak (eta, bape zalantza barik,  Aralarrek) bete-betian onartzeko 
modukua eta Batasunari 30 urte geruago trena hartzeko aukeria emoten detsana.
 
5. Arazua zera dok: laburtu biharraren biharrez, batzuk lelengo puntua besterik 
ez dabela behin eta barriro aittatzen (lerro bixak) eta nere jefiak, ostera, 
beste hamasei lerruak gogoratu nahi izan dittuala. Beste modu batez esanda: 
kontratuak letra txikixa be badaukala. 
 
Beste kontu bat dok, gero, zein jarrera dan "popularragua". Baiña nere jefia, 
eraz eta moldez, ezer izatekotan teknologua dok, ez komertziala.
 
Hogei lerrotan argitzia agindu deuat eta, horra, gitxiago bihar izan juat.
 
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to