Amatiño, herri kontsultaren eta Imazen kontu horretan:
>Beste kontu bat dok, gero, zein jarrera dan "popularragua". Baiña nere jefia, >eraz eta moldez, ezer izatekotan teknologua dok, ez komertziala. > Igual teknologoa delako, eta apurtxo bat tratua izan dudalako harekin, niri Josu Jon Imaz gustatu egiten zait. Peloteo itxura izan dezake aitorpen horrek, ze gauza ezaguna da zerrenda honetan, harentzako lanak egin izan dituela ni nabilen enpresak (CodeSyntax-ek egin du azpiegitura pare bat web elektoraletan: ibarretxe.com eta eginbehardugu.com ), baina tira, nik politikari zintzo baten itxura hartzen diot... Eta ez naiz jeltzalea (akaso Ibarretxezalea), eta gero independentistagoa naiz, EBB baino dexente independentistagoa bai behintzat (esango nuke). Irudi problema bat ere badu Imazek, ze ikusi behar da gero, abertzale euskaltzale jendearen artean zelako fama txarra duen gizon horrek. Neure ezagun gutxik sinesten du nik estimua diodanik. Madrilen botatzen dizkioten loreek ere izango dute zerikusia. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
