Jk:
>PSOEk gauza asko demostratu ditu Nafarroarentzat Madrildik hartutako
erabakiaz, bere burua ederki erakutsi du. Eta horrez gainera, abalatu egiten du
hainbat abertzaleren teoria (zeinekin, arlo horretan, identifikatu ez naizen).
Alegia, Euskadin hobe da abertzaleen artean soilik negoziatzea, eta gero
zuzenean "Madrilekin". PSErekin negoziatzeak duen balioa hutsaren hurrengoa
dela erakutsi digute Madrildik.
Bale, baina gero realpolitika dator:
- PSOEak Nafarroa Bairekin negoziatzea gura genduan?
- PSOEk EAJ-EArekin paktatzea gura dogu Gasteizko udalarako? Neuk bai.
Amatiñok:
>Nik uste juat atzenengo boladiak demostrau dabena zera dala: ze
inportantia dan
1. Ez PSOEk eta ez PPk maiorixarik ez lortzia Kongresuan.
2. Bixetako bati maiorixia emoteko besteko parlamentari-taldia eukitzia
- Bai, baina hori berez ez dago abertzaleen esku. Azkenean bestien menpe,
zirkunstantzien menpe, gelditzea da. Ez da oso pozgarrixa. Egoera onetan
zeozer, gutxi, atara; egoera txarretan ahal dan moduan eutsi.
Erozein modutan ez dot nik taktika hori kritikatuko. Honezkero jokatzeko
modu bi egon dira euskal politikan: ordagoka (karta barikan) eta erresultaduak
ziharo penagarrixak izan dira (nire ustez, jakina); eta puntuka, eta hor
emaitzak zoratzekuak ez badira izan be gauza batzutan bai izan dira onak, onak
baina eskasak.
Gehixago gura dogu, baina inork esan biharko dau zelan gehixago lortu,
demokratikoki, baina Araban gutxiengoa izanda (gutxigatik, baina oso estable)
eta Naparroan nabarmen gutxiengo izanda.
----- Original Message -----
From: Josu Mendicute
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Sunday, August 05, 2007 8:09 PM
Subject: [eibar] PSOE
PSOEk gauza asko demostratu ditu Nafarroarentzat Madrildik hartutako
erabakiaz, bere burua ederki erakutsi du. Eta horrez gainera, abalatu egiten du
hainbat abertzaleren teoria (zeinekin, arlo horretan, identifikatu ez naizen).
Alegia, Euskadin hobe da abertzaleen artean soilik negoziatzea, eta gero
zuzenean "Madrilekin". PSErekin negoziatzeak duen balioa hutsaren hurrengoa
dela erakutsi digute Madrildik.
j.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]