Eta, Chaxi diminutibua bazuan... ze izen izango zuan?
Amatiño
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de oier
Enviado el: vie 10/08/2007 22:43
Para: [email protected]
CC:
Asunto: [eibar] Er: XVI. mendeko izenak
Oso interesgarrixa, eskerrikasko.
"Eibar, origenes y evolucion" Felix Elortzan liburuan be agertzen dira
Erdi Aroko neska eibartar batzun izenak: Chaxi, Marinaxe, Estibariz, Marticha,
Mayora, Otsana, Andreco.
Liburu horretan atentziñua deittu zestan beste gauza bat "mengalen"
kontuak izan ziran. Mengalak, ezkondutako andrak zerabixen buru gaiñian,
zumitzezko halako "aldamiño" bat eginda, eta bertan oihalak enrollatzen ziran,
batzutan metro eta erdiko adarrak eta tokaduak eginda. Hainbeste oihal
erabiltzen zeben eze, Eibarko Udalak tope bat ipiñi zeban: ¡31 metro!
O.
From: Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>
Subject: [eibar] XVI. mendeko izenak
To: <[email protected]>
Message-ID:
<[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
Liburu zaharren artean arakatzen aurkitu dut ?Irala. Documentos
relativos al gobernador Domingo Martínez de Irala? (Madrid, 1932), non Valle
Lersundik eta Lafuente Machain ikerleek aztertzen duten XVI. mendean Rio de la
Platako (Argentina) gobernadorea izan zen bergararraren berri.
Beti pentsatu izan dut ?Txomin? eta horrelako izenak XIX.
mendeko beserritarren artekoak baino ez zirela baina horra non Martínez de
Irala bera ere ?Chomin? izan zen gaztetan eta bere bost anai-arrebak, berriz,
Perico, Chariaco, Chari, Chomen eta Charingo.
Haritik tiratu eta Valle Lersundik frogatu du XVI. mendean
?tx? (ch) hizkia txikigarritzat erabiltzen zela umeen artean, eta bost mende
geroago gurean irauten duten Txanton (Antontxu), Matxin (Martintxo) eta
Txatalin (Katalintxo) orduko lekuko direla oraindik. Orduan, ?tx? (ch)
hizkia, amaieran ezezik, hitzen hasieran eta erdian ere erabiltzen zen.
Hasierakoen adibide dira Txandres (Andrestxo), Txango
(Juantxo), Txaria (Maritxo), Txarin (Marinatxo), Txana (Anatxo), Txaxi
(Graziatxo), Txadalen (Madalentxo), Txartin (Martintxo), Txekolas (Nikolastxo)
Txelena (Elenatxo), Txosan (Osanatxo), Txomin (Domingotxo), Txomen (Domenjatxo)
etab. Erdikoen lekuko Antxon (Antontxu), Matxin (Martintxo), Matxalen
(Madalentxo) eta Mitxel (Mikeltxo); eta amaierakoena, berriz, Enekotx, Mariatxo
eta Perutxo. Baita inoiz, birritan, hasieran zein amaieran: Txariako
(Maritxutxo) eta Txaringo (Marinatxutxo).
Segurutik guzti honek ezer gutxi balio du Iker, Malen, Urko
eta Nahia modan dauden garai honetan, baina garbi gera bedi behintzat,
Joxemari, Joxantonio, Maiñaxi eta Mariapitta baino euskal izen zaharragorik
ere izan dela gure artean.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
