> Eta, Chaxi diminutibua bazuan... ze izen izango zuan?
> Amatiño

    Andriari komentau netsan mezua eta Amatiñon galdera bera sortu zan gure
artian. Berak azkar erantzun zeban: Grazi(a) (edo Garazi, edo Gracia...).
Jakina, kofundiduta egon gaikez.
        Trebi.


----- Original Message ----- 
From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Saturday, August 11, 2007 10:06 AM
Subject: Re: [eibar] Er: XVI. mendeko izenak


> Eta, Chaxi diminutibua bazuan... ze izen izango zuan?
> Amatiño
>
> -----Mensaje original----- 
> De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de oier
> Enviado el: vie 10/08/2007 22:43
> Para: [email protected]
> CC:
> Asunto: [eibar] Er: XVI. mendeko izenak
>
>
>
> Oso interesgarrixa, eskerrikasko.
>
> "Eibar, origenes y evolucion" Felix Elortzan liburuan be agertzen dira
> Erdi Aroko neska eibartar batzun izenak: Chaxi, Marinaxe, Estibariz,
> Marticha, Mayora, Otsana, Andreco.
>
> Liburu horretan atentziñua deittu zestan beste gauza bat "mengalen"
> kontuak izan ziran. Mengalak, ezkondutako andrak zerabixen buru gaiñian,
> zumitzezko halako "aldamiño" bat eginda, eta bertan oihalak enrollatzen
> ziran, batzutan metro eta erdiko adarrak eta tokaduak eginda. Hainbeste
> oihal erabiltzen zeben eze, Eibarko Udalak tope bat ipiñi zeban: ¡31
> metro!
>
> O.
>
>
> From: Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>
> Subject: [eibar] XVI. mendeko izenak
> To: <[email protected]>
> Message-ID:
>         <[EMAIL PROTECTED]>
> Content-Type: text/plain;       charset="utf-8"
>
> Liburu zaharren artean arakatzen aurkitu dut ?Irala. Documentos relativos
> al gobernador Domingo Martínez de Irala? (Madrid, 1932), non Valle
> Lersundik  eta Lafuente Machain ikerleek aztertzen duten XVI. mendean Rio
> de la Platako (Argentina) gobernadorea izan zen bergararraren berri.
>
>             Beti pentsatu izan dut ?Txomin? eta horrelako izenak XIX.
> mendeko  beserritarren artekoak baino ez zirela baina horra non Martínez
> de Irala bera ere ?Chomin? izan zen gaztetan eta bere bost anai-arrebak,
> berriz, Perico, Chariaco, Chari, Chomen eta Charingo.
>
>             Haritik tiratu eta Valle Lersundik frogatu du XVI. mendean
> ?tx? (ch) hizkia txikigarritzat erabiltzen zela umeen artean, eta bost
> mende geroago gurean irauten duten Txanton (Antontxu),  Matxin (Martintxo)
> eta Txatalin (Katalintxo) orduko lekuko direla oraindik.  Orduan, ?tx?
> (ch)  hizkia, amaieran ezezik, hitzen hasieran eta erdian ere erabiltzen
> zen.
>
>            Hasierakoen adibide dira Txandres (Andrestxo), Txango
> (Juantxo), Txaria (Maritxo), Txarin (Marinatxo), Txana (Anatxo), Txaxi
> (Graziatxo), Txadalen (Madalentxo), Txartin (Martintxo), Txekolas
> (Nikolastxo) Txelena (Elenatxo), Txosan (Osanatxo), Txomin (Domingotxo),
> Txomen (Domenjatxo) etab. Erdikoen lekuko Antxon (Antontxu), Matxin
> (Martintxo), Matxalen (Madalentxo) eta Mitxel (Mikeltxo); eta
> amaierakoena, berriz, Enekotx, Mariatxo eta Perutxo. Baita inoiz,
> birritan, hasieran zein amaieran: Txariako (Maritxutxo) eta Txaringo
> (Marinatxutxo).
>
>             Segurutik guzti honek ezer gutxi balio du Iker, Malen, Urko
> eta Nahia modan dauden garai honetan, baina garbi gera bedi behintzat,
> Joxemari, Joxantonio, Maiñaxi eta Mariapitta baino euskal  izen
> zaharragorik ere izan dela gure artean.
>
>
>
> Amatiño
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>


--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to