Kokotaraino nago, kokotaraino. Ez dakit zenbatgarren aldian dan,
laugarrena, bosgarrena, seigarrena... beti kontu berbera, beti argumentu
berberak.
Urte askotan egon nintzan txakurrekin problemarik izan barik, baina umiak
izan eta kontuak aldatu ziran.
Bazoiaz kaletik, parketik... umiekin. Bapatean txakur bat agertzen da (gaur
pastor aleman gazte bat) eta antxintxiketa bizian umiengana zuzentzen da.
Umiak, beraiek baina handixagua dan animal bat eurengana korrika doala ikusita,
bildurtu egiten dira eta ihesean eta negarka hasten dira.
Jabiari erritan egitten detsat bere txakurra obatu eta eruan daixan, eta
jabiak, beti-beti berdin, esaten desta: "baina ez dau ezer egitten", "bakarrik
jolastu gura dau", "erakutsi behar zentsen zure seme-alabei ez detsela
txakurrei bildurrik izan behar".
Eta nik neuk be, beti berdin, zera diñotset: "kontua ez da ainka egitten
daben edo ez, kontua da ez dakatela zertan inor bildurtzen joan behar, eta,
legez, txakurrak obatuta eruan behar dozuez".
Baina ez jake buruan sartzen txakurrak lotuta eruan behar direla hurian.
Errua, eurentzako, ez da beria, errua aitta-amena da umiak bildurtzen diralako.
Gaur beste behin gertatu jata. Gainera gertu udaltzainaren kotxe bat zeguan
eta hareekin berbetan kontua garbi geratu da: Gasteizko udal ordenantzen
arabera txakurrak lotuta eruan behar dira (eta nire ustez hori huri guztietan
da). Hala ta guztiz jabia zeharo konforme ez. Poliziak trankildu gaittue eta
azkenian ez dot denuntziarik jarri. Gero damutu egin naiz, mokordo ganorabako
hari denuntziatu egin behar netsan. Hurrengoan egingo dot.
Imanol Trebiño._______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]