On 8/22/07, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > > Hasieran uste neban txakur-kakez ari zinala, eta Eibarren behintzat, > horrek ez daka soluziñorik. Hainbat urtian La Mirillak konpondu ez badau... > j. >
Ba, nik garbi daukat biak lotuta daudela. Urte asko kostatu da baina azkenean txakur jabeak ohitu dira kakak lurretik jasotzen, eta ez dot aspaldian ikusi txakurrak kaka egin eta alboan dagoen jabeak batzen ez duenik, lotsagatik bada ere. Kontuak datoz txakurra aske dabilenean, eta jabearen bistatik galtzen denean, "ojos que no ven corazón que no siente" esaten da eta badakizue. Ni bizi naizen plazatxoan ia egunero daude txakur kakak, eta ia egunero dabiltza txakurrak, auskalo norenak, aske, bueltatxoa egiten. Nik esango nuke badaudela etxeko atea ireki eta pasiatzera bakarrik ateratzen den txakurrak. Nik ere badaukat arazo hori umeekin. Nagusiak beldur haundia die txakurreri, eta txikiari gehiegi gustatzen zaizkio, eta askotan ez da jakiten zeinekin fiatu daiteken, nahiz eta badakigun jabeak zer esango digun: "EZ DU EZER EGITEN". Portzierto, norbaitek ezagutzen du esaldi hori esaten ez duen txakur jaberik? Gari
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
