Enekok: Herriko kaleetan txakurrak lotuta eta kontrolatuak eramatea agintzen duen ordenantza dago herri gehienetan, jabearen ardura da horrela eramatea, beraz denuntzia ipintzeko eskubide guztia dago. Eibarren badirudi "HERRIAREN GARBITASUNA ARAUTZEKO ETA BIDERATZEKO ORDENANTZA"ren 24. artikuluak agintzen duela asuntua,
Oierrek: 1511ko Eibarko udal ordenantzetan, txarrixak kaletik solte ibiltzia be debekatu egin zan. Artian, Eibarko etxe guztietan bat zeken gitxienez (gogoratu antxiƱako etxiak zelakuak ziran: unifamiliarrak, pare bat piso eta atzian ortu txikixa, Txirixokalekuak edo Arragueta-Ibarkurutzekuak lez). Orduan, txarrixak libre ibiltzen ziran Eibarko kalietatik eta, atiak zabalik, edonun sartu eta edozer jaten zeben. Lurrian legortzen lagatako patatak edo intxaurrak, esate baterako. Honen kontura demanda latzak zeguazen auzuen artian, eta hortik etorri zan arau barrixa. Horra, argazki mediebala. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
