Oierrek:

> 1511ko Eibarko udal ordenantzetan, txarrixak kaletik solte ibiltzia be
> debekatu egin zan. Artian, Eibarko etxe guztietan bat zeken gitxienez
> (gogoratu antxiƱako etxiak zelakuak ziran: unifamiliarrak, pare bat piso eta
> atzian ortu txikixa, Txirixokalekuak edo Arragueta-Ibarkurutzekuak lez).
> Orduan, txarrixak libre ibiltzen ziran Eibarko kalietatik eta, atiak
> zabalik, edonun sartu eta edozer jaten zeben. Lurrian legortzen lagatako
> patatak edo intxaurrak, esate baterako. Honen kontura demanda latzak
> zeguazen auzuen artian, eta hortik etorri zan arau barrixa.
>

Honek burura ekarri dit orain dala zenbait hilabete Argian irakurritakoa,
Ana Urkiza idazleari egindako elkarrizketan. Ana Urkiza ondarrutarra da, eta
bere familixa "Txarritxikinekuk" ezizenarekin omen da ezaguna Ondarroan.
Ezizena bera eta atzean daukan historia oso politak iruditu jatazen.

Hemen irakurri daiteke, Argian:

http://www.argia.com/argia-astekaria/2081/gizonezkoak-ez-du-nire-liburua-egiteko-premiarik-ikusten/txarritxiki-nekuk

Txarritxiki-nekuk
"Halaxe gara Ondarroan amaren aldeko aitaitaren aldetik, 'Txarritxikinekuk'.
Aitaita zenak, amaren aldetik, negozioak zituen. Horietako bat, urdaitegia.
Beste alde batetik, bazen Baldomin izeneko bat, patata saltzailea, gure
aitaitaren oso laguna, kamioia zeukana. Nonbait, erdi estraperloan ibiltzen
ziren, Nafarroara joanez, eta handik txerriak ekarriz. Txerri basak ziren,
beltzak, Ondarroa ingurukoak baino ilunagoak behintzat, baina goxoagoak.
Gaueko ordu txikietan, txerriak Ondarroara ekarri, hiltegian hil eta
urdaitegian saldu. Txerrikia goxoago zela ez zen dudarik, baina inork ez
zekien nondik ekartzen zuten. Behin, kamioia husten ari zirela, hainbat
txerrik ihes egin omen zuten, eta herrian ikusi! Orduantxe jakin zuten
herrian txerri txiki goxo haien sekretua! Hortik 'Txarritxikinekuk'"


Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to