Gaurko El Correo-n kartelaren aipamena:

http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20070830/deportes/mas-futbol/eibar-reta-real-sorprendente-20070830.html

Bestalde, kalean esaten denez, Clint Eastwood-en pelikularen "Sin
perdon" delako hori, armagintza eta Eastwood-en pertsonai gogorrekin
baino gehiago lotuta ei dago Errealak Garitano eta Cifuentes-en
traspasoaren truke Eibarri oraindik zor dion diruarekin ...

Hau da, barkamenik gabe, traspasoen zorra ordaindu dezatela :-)

Nik ez dut ikusi paperean, baina DV-n "Cultura" orrietan agertu zela
esan didate.

Helburua Ipurua betetzea da eta eraginkorragoa omen da bai
deklarazioak egitea, bai komunikatuak argitaratzea, bai publizitatea
ordaintzea, ...  prentsa monarkiko espainolistan ... gustatu edo ez,
gipuzkoarren gehiengoak irakurtzen dutena delako.

Bestalde, argi dago prentsa hori (DV, Correo) dela toki gehien
eskaintzen diona Eibar KE-ari.

Orain zerbait eskaintzen dio Noticias de Gipuzkoa-k, bestelako
"prentsa euskaldunak" - Berria, Gara, Deia-k, ... Eibar taldearen
albisteei eskaintzen dioten tokia hutsaren hurrengoa da.

Non ipiniko zenuke iragarki bat?

Kategoria berdinean egonda, askoz toki gehiago dute Errealak edo
Alavesak Berria, Gara, Deia-k. Kasu gehienetan irakurle
kopuruarengatik justifikatu daiteke, ba suposatzen dut justu arrazoi
hori erabilti duela Eibarrek iragarkia DV-n ipintzeko.

Moskeoa kartela ikusi duen edozein errealzalerekin berba eginda
ikusi/igarri dezakezu :-)

Eneko

2007/8/30, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Kartela: 
> <http://www.flickr.com/photos/supermendikute/1268576616/>http://www.flickr.com/photos/supermendikute/1268576616/
>
> >Zerrenda eta Eibar k.e.aren webguneko forotik etorritako jendeakin nere 
> >flickr kontuaren bisita errekorra egin dau argazki honek... baina komentario 
> >bakarra zeurea Eneko. Zenbat lurkeeeeeeeeeer!!
> >j.
>
> www.sdeibar.com webean ez dago kartela, ostera...
>
> DVn bakarrik agertu da?  Vocentoren beste sukurtsalean edo beste egunkarietan 
> ez? Donostian saldutako DV-etan agertu da?
> Prentsa monarkiko espainolistari mesede hau egitea, ez dakit ba, niri ez zait 
> gehiegi gustatzen.
>
>
>
> >2007/8/29, Eneko Astigarraga <<mailto:[EMAIL PROTECTED]>[EMAIL PROTECTED]>:
> >Errealak iaz Athletic eta Valentziaren aurkako partidetan atera zituen
> >kartelen antzerakoa atera dio aurten Eibarrek Errealari. (...)  espero 
> >behintzat Eibarrek orduan Errealak atera zuen
> >emaitza baino hobea ateratzea :-)
>
> Bai, ze Realaren partidu haiek, biak galdu jarraian. Orduan esan zenez, sorta 
> hark jarraipena izan behar zuen: Real Madrilen bisita zetorrela-eta: 
> merengearekin zeozer buruan omen zuten publizistek. Kartel hura ez zen 
> publikatu, ikusita gafea. Ikusiko ote dugu inoiz publikoki? Bozetoa besterik 
> ez zela izan azkenean diote publizista egileek hemen:
>
> http://www.flickr.com/photos/herederosderowan/368865796/ (Athleticen kartela 
> hor)
> Valentziarena: http://www.flickr.com/photos/herederosderowan/368861697/
>
>
> >Kriston kabreoa dute orain errealzaleak beraiek egin zuten berdina
> >egiteagatik...
>
> Non ikusten da kabreo hori?
>
> Luistxo
>
> __________________________________________
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to