> >Non ipiniko zenuke iragarki bat?
>
> sdeibar webean gutxienez...
>
> Non ipiniko zenuke 20 segundu spot bat? Youtube-n. Ona bada, telebista
> kateen albistegietako kirol tarteetan doan emango dizute Youtubetik hartuta.


Erantzun ona.

PSOEk ere atera zuen psoetv.es eta uste dut konturatu direla
youtube.com/psoe -k etekin handiagoak dakartzala.

Eibar.org-eko portadan dago orain Mendikuteren eskaner koloreatua.
> http://eibar.org/187


Mendikuteren eskanerra ez dabil duela zenbait urte. Lagun bati
"lapurtutakoa" da baina ez nintzen ausartu bere fotolog-eko url-a ematen.
"Fotologariek" antza gaizki ikusten dute fotolog.com-ekoa ez den gune batean
edo Eibartarrak Zerrendan bere url-ak ematea, eta badaezpada... egia
esateko, ez dut ulertzen, eta duela urte erdi edo saiatu nintzen azaltzen:
http://www.blogak.com/josu/pribazitate-publikoa-interneten

Baina baimena eskatze hutsagatik ere izan ditut eztabaidak eta haserreak eta
ez daukat energia diskusio txoro horietan galtzeko asmorik...

Tira. Eskanerrak funtzionatuko balu, hala ere, DV beharko nuke eskaneatu
ahal izateko eta ez, hori ere ez daukat, gipuzkoar kaxkarra naiz-eta.
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to