Sinistu ezinik, benetan haserre nago. ETB1ean Eibar-Real partida osteko
elkarrizketak ematean, lehenik eta behin Asier Riesgo, Errealeko atezaina,
euskara hutsean. Ondo. Gero Jon Urzelai Eibarren jokalaria gazteleraz,
inolako itzulpenik gabe. Hurrengoa Jaime Barriuso presidentea gazteleraz.
Eibartarra eta eibarzalea izanez, ezin nion lotsari eutsi, eta lotsa haserre
bihutzeko, Errealaren entrenatzailearen hitzak. "Itzulpen eta guzti, noski"
esan eta hara non jarri duten tipoa berbetan eta gainetik beste ahots bat
GAZTELERAZ! Baina zer demontre da hau?

Zerrendarako hasi naiz idazten, baina EITBra bidali dut mezua.
Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to