Kubako Alderdi Komunistak gonbidatua, Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkaritza 
Habanan izan zen 1998ko udan, gertatzear omen zen trantsizio demokratikoa 
bertatik bertara aztertzeko. Xabier Albistur, Iñaki Anasagasti, Rikardo 
Ansotegi, Joseba Egibar eta Josu Jon Imaz jelkideek hainbat bilera izan zuten 
eta, besteak beste, Fidel Castrok Erreboluzioaren Jauregian hartu zituen gau 
erdiko ordu txikietan. 

 Komandanteak ez zuen aukera galdu euskal egoeraz hitzegiteko, ezta ETAz 
iritzia azaltzeko ere. Espainiako prentsa eskuindarrak besterik salatu arren, 
Fidelek garbi utzi nahi zuen Kuban ez zela ETAko bat bera ere ezkutuan eta 
bertan ziren guztiak Madrilgo gobernuaren eskariz zeudela eta, jakina, 
kontrolpean.

 Horrez gainera, zenbait hilabete lehenago Miguel Angel Blancoren erailketa 
gertatua zenez, Castrok ez zuen erdipurdika jardun. Bere ustez “zibila eskulotu 
eta belauniko atzetik tirokatzeko gai dena ez da iraultzailea”. Eta euskal 
kaleetan zehar atera zen herritar-uholdeari buruz, berriz: “un verdadero 
revolucionario no tiene a las masas en contra, sino que las lidera”.

 Segurutik ETAri bost axola zaio jendeak zer dioen, eta egia da Castrok ez 
dituela oraindik bete 1957an agindu zituen hauteskundeak baina, zer pentsa ere, 
ETA ez da  Granma yatean Kubara heldu zen komando askatzailea baino 
abertzaleagoa, eta asteburutan Landetara edo Pirinioetara joaten diren 
Batasuna-zaleak ez dira azken mende erdi honetan Kubako erregimenari eutsi 
diotenak baina sozialistagoak.

 Gure euskal gizarte honetan inor gezurretan, engainu bizian eta koherentziarik 
ezean bizi baldin bada, bere burua ezker abertzale ofizialtzat daukan mundu 
sasi-iraultzaile  hori da.

 

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to