Zein ondo posizionatzen den Google-n blogak.com plataforman idatzitakoa, zoragarria da! Atzo tarragonako kazetari baten artikuluarekin egin nuen topo, Eibar K.E.ak ateratako kartela, hemen komentatutakoa, kritikatzen zuena. Ez zitzaidan batere gustatu idatzi zuena: http://nachocarrizo.blogspot.com/2007/08/ftbol-o-violencia.html
Eta bere blogean erantzuteko aukerarik uzten ez zuenez, eta ezta kontaktatzeko modurik ere, nire blogetik erantzutea erabaki nuen: http://www.blogak.com/josu/respuesta Eta gaur, Googlen kazetariaren izen-abizena bilatuta, nire erantzuna dago bere blogaren aurretik, nahiz eta berea Google-ren Blogger plataformakoa izan. http://www.google.com/search?hl=en&q=nacho+carrizo Hemendik zorionak blogak.com-en garatzaileei. Horrekin eta pare bat trukotxorekin aurre hartu diot tipoari. Gutxienez noiz edo noiz erantzuna aurkituko duela suposatzen dut. :-) Josu.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
