>Gora Euskal Hiriak! Aipatzen duzun kronika hemen:
><http://tinyurl.com/2wjtm6>http://tinyurl.com/2wjtm6
>j.
>
>2007/9/2, Eneko Astigarraga <<mailto:[EMAIL PROTECTED]> [EMAIL PROTECTED]>:  
>Astean aipatutakoa, atzo Eibar - Errala. 
>Partida Eibarren zen eta gaur periodikoa erosi eta Berrian partiduko 
>kronikaren titularra hauxe: 
>"Puntuekin pozik, jokoarekin ez".

Osasuna-Eibar derbiaren lehen kronika dut gogoan, Sadarren izan zen hura, 
Osasuna jaitsi zen batean. 

Euskaldunon Egunkaria denboraldi hartan hasi zen Eibar aipatzen kirol 
orrialdeetan. Ordura arte, ezta lerro bat ere ez, zenbait urtez, harik eta 
Osasuna bigarren mailara jaitsi zen arte. 

Zerrojazo partida bat izan zen, eta Osasunak ezin irabazi (baina ez dut gogoan 
enpate izan zen ala Eibarrek irabazi ote zuen). Kronika Juan Kruz Lakastak 
sinatu zuen, eta futbolean justiziarik ez dela, malko mordoa, ikuspegi 
bakarretik... Eibarrek partidu praktiko bat egin zuen (Realak lehengoan bezala, 
akaso?), baina hori meriturik gabea izateaz gain, mingarria zitzaion 
kronistari. Iraingarri samarra iruditu zitzaidan. Estupidoa izateaz aparte.

Baina gauza batzuek ez dute erremediorik, nonbait

Kartelaren kontuaz, bestalde: partidua baino lehen Serafin Basaurirekin egin 
nuen topo. Gauza baten ados egon ginen: harroegia zela. Eta hala izan da, 
Realaren iazko bi kartel haiek bezala. Harrokeria lartxo, eta Vocentoren 
kontu-korronteari mesedetxoa.

Luistxo  

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to