Luistxo Fernandez(e)k dio:
>> Gora Euskal Hiriak! Aipatzen duzun kronika hemen:
>> <http://tinyurl.com/2wjtm6>http://tinyurl.com/2wjtm6
>> j.
>>
>> 2007/9/2, Eneko Astigarraga <<mailto:[EMAIL PROTECTED]> [EMAIL PROTECTED]>:  
>> Astean aipatutakoa, atzo Eibar - Errala. 
>> Partida Eibarren zen eta gaur periodikoa erosi eta Berrian partiduko 
>> kronikaren titularra hauxe: 
>> "Puntuekin pozik, jokoarekin ez".
> 
> Osasuna-Eibar derbiaren lehen kronika dut gogoan, Sadarren izan zen hura, 
> Osasuna jaitsi zen batean. 
> 
> Euskaldunon Egunkaria denboraldi hartan hasi zen Eibar aipatzen kirol 
> orrialdeetan. Ordura arte, ezta lerro bat ere ez, zenbait urtez, harik eta 
> Osasuna bigarren mailara jaitsi zen arte. 
> 
> Zerrojazo partida bat izan zen, eta Osasunak ezin irabazi (baina ez dut 
> gogoan enpate izan zen ala Eibarrek irabazi ote zuen). Kronika Juan Kruz 
> Lakastak sinatu zuen, eta futbolean justiziarik ez dela, malko mordoa, 
> ikuspegi bakarretik... Eibarrek partidu praktiko bat egin zuen (Realak 
> lehengoan bezala, akaso?), baina hori meriturik gabea izateaz gain, mingarria 
> zitzaion kronistari. Iraingarri samarra iruditu zitzaidan. Estupidoa izateaz 
> aparte.

2-2 izan zen emaitza. Eibarren 90 eta 92. minutuetan sartu zituen
berdinketaren bi golak.

Autobusera bueltatu ginenean, autobus pare baten kristalak harrikadaka
apurtu zituzten.


Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to