Joxe Migel Barandiaran zenak esana da izenik duen guztia izan 
badela. Hau da, sorginak, laminak eta Anbotoko Mari badirela, jakina, ez 
baitira alferrik izenaren jabe. Honelako zerbait esan beharko genieke hiztegia 
eskuan hartu eta “trabeska” aritzerik ba ote dagoen ala ez galdetzen dutenei. 

           Hala ere, ez naiz ni erdal hiztegitan bila hasiko eta bai, ostera, 
euskal altxorrean murgilduko. Hasteko, eta atzo bertan Oriok irabazi zuenez 
gero Kontxako Bandera, hona Patxi Lazkanok 1941an botatako bertsoa, nahiz eta 
orduan Hondarribiak irabazi.

 

Oriotarra aurrena baietz 
doblian zegon trabesa
Hondarribiak irabazi du 
makina bat interesa: 
premio ona, bandera ederra, 
Kantabriako grandeza; 
oraingo hontan bukatua da 
hoien ikusi nahi-eza.

 

Ehun urte lehenagoko bertsolariek ere erruz erabili ohi zuten “trabes” hitza, 
Udarregiren bertsoak eta Txirritarenak gogoratu besterik ez dago. Trabesa 
postura da, jakina, baina ez joko-postura, tratu-postura baino. Hori da-eta, 
funtsean, ganorazko trabesa: parte biren arteko ituna, berba, hitzarmena.

           Hiztegitara jo eta trabesa langa ere bada, zubigintza, lotura. 
Trenbidearen errail biek nekez jarraituko lukete etengabe elkarren ondoan bien 
arteko trabesik ez balute. Poesian, berriz, jarrera eta jokabide ere bada 
trabesa. Bitoriano Gandiagaren olerkiak dioen bezala:  “lurreko pobreen 
aldeko... trabesa”.

           Trabeska... Hiztegitara jo nahi duenak ez du aurkitzeko arazorik 
izango, zaharrenetatik (Lhande. Paris, 1926) berrienetara (Elhuyar. Usurbil, 
1996). Bakoitzak jakingo du zein den aberriaren aldeko trabesik onena. Baina, 
iritzia iritzi, ez da hiztegi kontua. 

 

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to