Indar Trabes zeukan izena Itoiz musika taldearen lehenengo enkarnazioak,
ezkontzetan eta jotzen zuten. Uste dut Indar Trabes Mutrikuko portuko
korronte, barkuaren (baforian) norabideren bat edo antzerako zerbait dela.

Gari

On 9/9/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>              Joxe Migel Barandiaran zenak esana da izenik duen guztia izan
> badela. Hau da, sorginak, laminak eta Anbotoko Mari badirela, jakina, ez
> baitira alferrik izenaren jabe. Honelako zerbait esan beharko genieke
> hiztegia eskuan hartu eta "trabeska" aritzerik ba ote dagoen ala ez
> galdetzen dutenei.
>
>            Hala ere, ez naiz ni erdal hiztegitan bila hasiko eta bai,
> ostera, euskal altxorrean murgilduko. Hasteko, eta atzo bertan Oriok irabazi
> zuenez gero Kontxako Bandera, hona Patxi Lazkanok 1941an botatako bertsoa,
> nahiz eta orduan Hondarribiak irabazi.
>
>
>
> Oriotarra aurrena baietz
> doblian zegon trabesa
> Hondarribiak irabazi du
> makina bat interesa:
> premio ona, bandera ederra,
> Kantabriako grandeza;
> oraingo hontan bukatua da
> hoien ikusi nahi-eza.
>
>
>
> Ehun urte lehenagoko bertsolariek ere erruz erabili ohi zuten "trabes"
> hitza, Udarregiren bertsoak eta Txirritarenak gogoratu besterik ez dago.
> Trabesa postura da, jakina, baina ez joko-postura, tratu-postura baino. Hori
> da-eta, funtsean, ganorazko trabesa: parte biren arteko ituna, berba,
> hitzarmena.
>
>            Hiztegitara jo eta trabesa langa ere bada, zubigintza, lotura.
> Trenbidearen errail biek nekez jarraituko lukete etengabe elkarren ondoan
> bien arteko trabesik ez balute. Poesian, berriz, jarrera eta jokabide ere
> bada trabesa. Bitoriano Gandiagaren olerkiak dioen bezala:  "lurreko pobreen
> aldeko... trabesa".
>
>            Trabeska... Hiztegitara jo nahi duenak ez du aurkitzeko
> arazorik izango, zaharrenetatik (Lhande. Paris, 1926) berrienetara (Elhuyar.
> Usurbil, 1996). Bakoitzak jakingo du zein den aberriaren aldeko trabesik
> onena. Baina, iritzia iritzi, ez da hiztegi kontua.
>
>
>
> Amatiño
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to