www.urdaibai.org

Webgune horretan Antonio Pou geografoak 2006. urtean Urremendi 
Aldizkarian kaleratutako artikulu (zati?) bat dakar, euskeratuta: 
"Urdaibai ala Busturialdea?"

Laburpena:
Urdaibai Foruko torretxe bat da (zan).
Behia jota dago:
http://tinyurl.com/38nlnx

1970 inguruan, itsasadar guztia izendatzeko erabiltzen hasi zan.
Hamentxe historixia:


"Busturiaz idatzita dagoen lehendabiziko aipamena XIV. mendekoa da, 
Barcelós Kondeak mende bat atzerago gertatutakoaz hitz egiten duenean 
ondokoa dioenean: On Moniño Konde asturiarra “VUSTURIAKO herrixkaren 
inguruan gailendu zutela”. Borroka horretatik jaio da Bizkaiko Jaunaren, 
Jaun Zuriaren, irudia.

(...)

Oka haranaren inguruko lurraldeak eta aspaldiko kulturak bat egiten 
dute, hiri, belardi, mendi, herrixka eta industria politak bildu eta 
ezaugarri propioak dituen entitate bakarra eratuz. (...)

Hirurogeitamargarren hamarkadaren amaieran busturiar gizon jakintsu eta 
inspirazioz betetako batek izen bat pentsatu zuen entitate horri 
deitzeko, alegia aldatzen zihoan baina oraindik oso balore natural 
handiak zituen entitate hori izendatzeko: URDAIBAI. Jende nagusi ugarik 
erabiltzen zuen izen hori itsasadarraren ingurua izendatzeko, hoberen 
kontserbatutako eremua izendatzeko alegia, nahiz eta izena berez 
Gernika-Lumotik oso gertu dagoen dorretxetik datorren. Dorretxea, 
paduraren ertzean kokatzen da, oso suntsituta dago eta landareez 
estalita dago, hortik datorkiolarik oraindik ere erabiltzen den 
“Perexilaren Dorrea”.

Itsasadarra, itsasoa eta Oka bat egiten duten gunea, haranaren mende 
dago. Horregatik, Urdaibai erabili zen Oka ibaiaren arroa eta beso pare 
bat gehiago (bata, mendebaldetik Bermeotik Matxitxakoraino eta bestea 
ekialdetik Lagako arroa gehi Elantxobe kokatuta dagoen eremuraino) 
izendatzeko.

Entitate hau aspalditik zegoen pentsatuta, Busturialdeko eskualdearekin 
bat datorrelako hein handi batean. Gaur egun, eskualdearen izenak, 
gizakia, tradizioa adierazten duen bitartean, Urdaibaik natura, 
gizakiaren praktika azkarrek eragindako aldaketak adierazten ditu. Egia 
esateko, URDAIBAI eta BUSTURIALDEA, txanpon baten aurpegi biak dira."


asier





Amatiño(e)k dio:
> Nik gaztetan ez najuan sekula "Urdaibai" izenik entzun. Ezta zanik be.
>  
> Nundik datorren bajakik/n iñork?
>  
> Amatiño
> 
> 
> ------------------------------------------------------------------------
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to