> Garik:
> Gaur hasten dira Kalbaixo jaiak Mutrikun. Goizean zehar jaia Kalbaixoan
> eta 14:30 aldera, goitibehera jeitsiera herrira. Aukera baduzue ez galdu,
> benetan ikusgarria da 20 pertsona goitibehera batean Mutrikuko plazara
> sartzen ikustea. (ez dakit obren egoerak nola konponduko duen hori...)


DBH 2. mailan, teknologiako irakasleak "espionaje industrial" esaten zuen
egiten genuela. Eibarko Udalean "inteligencia competitiva" deitzen diote.
Tira, kontua da GASTEko kide batzuk korrika batean bazkaldu eta Mutrikura
joango garela, goitibeherak ikustera. Bukatu eta segido buelta, 5,30etan
geratuta bainago fanfarrekoekin afarirako zenbait gauza prestatzeko.

Mutrikura gaur autoz joatea zorakeria da? Aparkatzeko? Ez dakit ordu hauetan
bidalita garaiz erantzunik jasoko ote dudan, baina tira...

Bideo batzuk rekopilatzen ari gara, baita ere, Eibarren lehen egiten ziren
goitibeherena. Datorren urtean akaso... edo hurrengoan... baten bat "la casa
grande"tik dardarka hasiko da hau irakurtzean, baina badakite lehenago edo
beranduago errekuperatu beharko dugula hori ere. :-)
j.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to