Egun on  danoi , goitibeheran bajatu zan bat Mutrikutik, kriston ajiaz
sapatuan.
 
Bajada arrakastatsua izan genduan, “Kalte Kolateral” batzutaz aparte
(anaiaren eskumuturra).  Hala ere benetan merezi dau eta Eibarren
ohitura hori errekuperatzia oso ondo egongo zan.  Mutrikuren kasuan,
Garik esan daben bezela, mundua mugitzen dau., gazte eta adinekoak. 
 
Portuaz berriketan, benetan erraza bilakazten da toki lauetaz
aprobetxatzia, batez ere “denonak” direnean(zorionez beraientzat
inorenak ez).  Mutrikun dagoeneko galdu dugu “denon” hondartza, galtzera
goaz “denok” disfrutatu dugun danbor eta piszinako esparrua zoragarrixa,
galduko dugu Astigarribiko XI. Mendeko auzoa beharrezko ez den Portu
erraldoi honen autobide erraldoi baten gosea asetzeko. Galduko dugu
Arnoko LIC(Lugar de Interés Comunitario)-aren eremuak Portu Erraldoi
honen dike erraldoiak behar dituen harri erraldoiak gauzatzeko irikiko
diren bi harrobi berrixengaitxik.  Galduko dugu baita “denon” diruakin
ordainduriko 600 amarretako kirol portu baten sartzeko eskubidea,
eskubide hori “batzurendako“ bakarrik izango bait da. Eta guzti hau
zertarako ?
 
Guillermo Garatek argi dauka .  Barku txurietan ailegatuko diren “gente
de cierto poder adquisitivo”-en beharrak kubritzeko.  Horixe da
Mutrikuko obra guzti hauen helburua. Horixe da baita Mutrikuko etorkizun
argitsua.
 
Klase hontako erraldoikeriak dira Mutriku txikitu eta gure Euskal Herri
maitagarrixa txiki bihurtzen dituztenak.        
 
Iñi
 
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza
Enviado el: viernes, 14 de septiembre de 2007 9:16
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Mutrikuko portua: kirol portua
 
On 9/14/07, Eneko Astigarraga <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Aprobetxatuz Mutrikuko zinegotzia dugula posta zerrendan, nere
proposamena
> aurrerago doa: bota dezatela porlana gaur egungo portu guztian (sobran
> egongo da) eta han jarri herritarrentzat zerbitzuak (kiroldegia,
eskolak, 
> aparkalekuak eta txikiteodromoa adibidez).

Ez da proposamen berria. 100, 200, ...  urte beranduago, baina portua
duten beste herri gehienetan (Bermeo, Ondarroa, Zumaia, Santurtzi,
Getaria, ... ) egin dutena egitea litzateke. 

Bai, baina aurretik hori pentsatu eta planifikatuta, eta ez Mutrikun
egiten ari diren moduan: lehenengo portu erraldoi bat egin, zertarako
den jakin gabe, eta gero han kirol portua jarriko dutela esan, portu
zaharrean kirol porturako tokia soberan egonda. 

Gari
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to