> Ez jakixat zergaittik izango dan baiña horrek bajakak zer ikusirik
> erromatarren denporetako bidieaz. Komunikaziñua bertikala (mapan) zuan eta
> ez horizontala.

Ez dakit zein den aipatzen duzun mapa, baina Elena Barrena
historiagileak komunikazio bertikal horiek transumantzia bideekin
lotzen zituen.

Beraz, komunikazio horiek, hortxe neolitikotik, erromatar garaitik
datoz. Barrenak euskalkiekin baino gehiago (bera ez da filologoa)
botere/menpekotasun erlazioekin lotzen zituen, ... eta artaldeekin
ibaiak pasatzea ez omen zelako batere erreza garai hartan.

Seguruenez gauzak eta garaiak nahastuko ditut, baina gutxi gora
behera, Barrenari Kulturaleko hitzaldi baten entzun nionaren arabera,
neguan artaldeak, beno eta zaldiak, astoak, ... mendietatik kostaldeko
zelaietara ekartzen ziren.

Esate baterako, Arabako Gebaratarrak eta ingurukoak, eta aurrekoak,
kostalderaino zetozen Deba ibaia pasatu gabe, Markina, Mendexa eta
Lekeitiorainoko larretara (Lea eta Artibai ibai motz eta txikiagoak
dira pasatzeko modukoak).

Hortara lojiko samarra Gatzagan eta Lekeition euskalki berekoak.

Deba eta Urola ibaien arteko tartea berdin. Hego aldetik, mendietatik,
Zegama Amezketatik,  iparraldera, itsas ondoko larretara,
Deba-Zumaiara,  trashumantzia beste esparru bat osatzen da hor.

Berdin Urola eta Oria tartean, Betelu aldetik Orio, Aginaga eta
inguruko larretara jaitsiko ziren neguetan ibai handirik pasa gabe.

Zeanuritik Bakioraino, nonbait Ibaizabal pasatu beharko zuten, honek
failatzen dit, agian ordurako erromatar zubiren bat egingo zuten edo
ibi ona egon zen Amorebieta aldean ....

Trashumantziak markatzen zituen esparru horietan euskalki berdinak
zeudela? Ez dakit, lojika apur bat badauka ...

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to