Bat gatoz. Oker ez banago liburu hori "Historia de las vías de comunicación en/de Gipuzkoa" edo halako zerbait da. Etxean dut ale bat.
"AmoreBIetan"... Edo amor (erreka) BI zeuden edo tarteko IBIren bat. Amatiño ----------------------------------------- > Ez jakixat zergaittik izango dan baiña horrek bajakak zer ikusirik > erromatarren denporetako bidieaz. Komunikaziñua bertikala (mapan) zuan > eta ez horizontala. Ez dakit zein den aipatzen duzun mapa, baina Elena Barrena historiagileak komunikazio bertikal horiek transumantzia bideekin lotzen zituen. Beraz, komunikazio horiek, hortxe neolitikotik, erromatar garaitik datoz. Barrenak euskalkiekin baino gehiago (bera ez da filologoa) botere/menpekotasun erlazioekin lotzen zituen, ... eta artaldeekin ibaiak pasatzea ez omen zelako batere erreza garai hartan. Seguruenez gauzak eta garaiak nahastuko ditut, baina gutxi gora behera, Barrenari Kulturaleko hitzaldi baten entzun nionaren arabera, neguan artaldeak, beno eta zaldiak, astoak, ... mendietatik kostaldeko zelaietara ekartzen ziren. Esate baterako, Arabako Gebaratarrak eta ingurukoak, eta aurrekoak, kostalderaino zetozen Deba ibaia pasatu gabe, Markina, Mendexa eta Lekeitiorainoko larretara (Lea eta Artibai ibai motz eta txikiagoak dira pasatzeko modukoak). Hortara lojiko samarra Gatzagan eta Lekeition euskalki berekoak. Deba eta Urola ibaien arteko tartea berdin. Hego aldetik, mendietatik, Zegama Amezketatik, iparraldera, itsas ondoko larretara, Deba-Zumaiara, trashumantzia beste esparru bat osatzen da hor. Berdin Urola eta Oria tartean, Betelu aldetik Orio, Aginaga eta inguruko larretara jaitsiko ziren neguetan ibai handirik pasa gabe. Zeanuritik Bakioraino, nonbait Ibaizabal pasatu beharko zuten, honek failatzen dit, agian ordurako erromatar zubiren bat egingo zuten edo ibi ona egon zen Amorebieta aldean .... Trashumantziak markatzen zituen esparru horietan euskalki berdinak zeudela? Ez dakit, lojika apur bat badauka ... Eneko _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
