Urtiak dira Andaluziara jun eta herri baten plazan batek esan zestala
"beittu, hori gastainondo bat da". Nik ikusi eta "bai zera! nola izango da hori
gastainondo bat?". Eta gerturatu, eta bai, bazan. Hango eguraldiaz txiki-txiki
gelditu zan. Hemen 15-20 metro edo gehixago eduki baleikez, han ez zituen 4 edo
5 baino gehixago. Gastainondook euria bihar dabe hasteko.
Asteburu honetan Untzagan nebilela konturatu nintzan bertako platanuak, guk
betidanik han ezautu dittugunak, ez dirala hasi. Berrogei urte badittue
gutxienez (inork badaki justu zenbat?) eta garatu barik dagoz.
Gasteizen badira espezie bereko arbolak. Gaztiak diranak altuak dira,
nahiko altuak; eta urte batzuk dittuenak izugarriak dira, benetako zuhaitz
tantaiak, pertsona biren besoak elkarturik besarkatu ezinak, neri halako
zuhaitzak inpresiño berezixa emoten deste.
Untzagakuak, hainbeste inausita, eta porlanez inguraturik uraz gabetuak,
txiki eta mehe geldittu dira. Eibarren ale handirik ez dagoenez ez da erraza
konturatzen, baina halaxe dala uste dot.
Trebi._______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]