Inausketarekin zugaitzaren bizitza prozesu naturala aldatzen da. Berez, zugaitzak asko sofritzen dau, pizgarri bada be.
Horrela, platano tantai baten bizitza grafika baten adieraziko bagendu, "x" ardatzean urteak eta "y" ardatzean hazkuntza, grafikak goranzko lerro bat izango luke bizitzaren puntu jakin bateraiño (tokixak lagatzen detsan gehixeneko alturara gerturatu arte), gero hazkuntza moteldu, lerroaren malda gitxitzen, laua izan arte. Bukatzeko beherantz, heriotzera arte. Urteroko inausketarekin, zuhaitza beheranzko azken fase horretara bialtzen dogu...baiña grafikak zerra horizontal forma hartuko luke (urteko hagiña egiñez), urteroko adar kopuru berria piskat gora behera, mantenduz. Hazteko energiarik ez dake, ATP soberakin eskasa: zaurixak orbandu eta beste urte bati ekin. Inausketak ondo egin ezkero, bizitza asko luzatu leike. Baiña bi urtetan inaustu barik utzi ezkero, zugaitzak errekuperatzia oso gatxa litzake, mantentze "zerra" hori apurtu egingo zalako eta beheranzko fase horretan aurrera egingo leukielako. Asier Arregi > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > Texto añadido por Platinum 2006: > > Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de > correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para > reclasificarlo: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_8084&SPAM=true > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
