Gure zerrendako tema faborito horietako bat, zergatik doaz emakumeak komunera 
binaka?

Mendigreenek jarraian datorrena idatzi du Sustatun gaur 
http://www.sustatu.com/1190721363 --- Luistxo --------
--------------
Tsim polizia da Hong Kong-en, eta egun batean atxilotu batek kontatzen dio 
emakumeen elkarte sekretu bat dagoela, munduko gizonezko guztiak hiltzeko 
helburua duena; horregatik igarotzen omen dute neskek hainbeste denbora 
elkarrekin bainugelan, beren hilketa-planez hitz egiteko eta. Mutil nerabeek 
egin ohi duten galdera txatxu horrentzako erantzun dibertigarria da, inondik 
ere.

Tsim-ek, baina, serio hartzen du konspirazio horren teoria, eta ikerketan 
hasiko da, bere ezkonbizitza arriskuan jartzeraino. Egoera absurdo bat 
muturreraino eraman nahia? Baliteke. Okerrena da, pelikulan egiazkoa dela 
emakume kriminalen elkarte hori, eta orduan ikuslea zer pentsatu ez dakiela 
geratzen da: harrapatu ez dudan metafora bat ari zait planteatzen zuzendaria? 
Helbururik gabeko jolas bat da dena? Horretarako ez dakit ba pelikula egitea 
merezi ote zuen. 


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to