At 00:23 2007/09/20, you wrote: >Kaixo: > >Madrilen datorren astean Público periodiko berria >kaleratu behar dutela-eta,
irten da paperean Portadan, poliziak pasatutako esklusiba bat, ETAren gainean zenbat dakiten demostratzeko. Zapateroren lagunak ei dira Publicoren atzekoak, eta notizia bonba hau lagun horiek pasatuko zieten... Ezaguna da Zapatero zein ongi informatua dagoen ETAren gorabeherez. Abenduaren 30ean esan zuen dena ederki zihoala, eta 31, Barajasko bonbazoa. Barruan, titulu eta azpititulua: - El Gobierno llevará la consulta de Ibarretxe al Constitucional - Esperará a la convocatoria e intentará frenar políticamente el referéndum ilegal Azpititulua deigarria da. Bistan denez, dekretatua dago jada, legez kanpokoa dela zerako zera. Madrilgo prentsan ezer berririk ez. Ura bere bidean. Kolumnista ezagun bat egunero, Javier Ortiz. Susmoa dut www.publico.es webak fagozitatu nahi duela Ortizen zutabea, artikulu hori blog bihurturik eta feedback-a bertan gorderik. Baina Ortizek badu blog propioa, http://www.javierortiz.net eta komentzitu dugu batzuen artean ireki dezala berak ere komentarioetara. Gainera, blog propioan Publicoko artikuluaz gain, egunero extra bat gehituko dio, Andu Lertxundik Berrian egiten duen bezalaxe edo. Luistxo _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
