Atzo "El Economista"k  http://www.eleconomista.es/ talde bixen arteko
tirabiren barri emon juan. Batetik Sogecable, Prisa, El Pais, Cuatro,
Polanco etab. Bestetik Mediapro, La Sexta, Jaume Roures (TV3n ezautu najuan
oin dala 25 urte) eta... Público egunkari barrixa. Danak filosozialistak
baiña... 

Amatiño

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: miércoles, 26 de septiembre de 2007 11:42
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Público eta Clarín

At 00:23 2007/09/20, you wrote:
>Kaixo:
>
>Madrilen datorren astean Público periodiko berria kaleratu behar 
>dutela-eta,

irten da paperean

Portadan, poliziak pasatutako esklusiba bat, ETAren gainean zenbat dakiten
demostratzeko.

Zapateroren lagunak ei dira Publicoren atzekoak, eta notizia bonba hau lagun
horiek pasatuko zieten... Ezaguna da Zapatero zein ongi informatua dagoen
ETAren gorabeherez. Abenduaren 30ean esan zuen dena ederki zihoala, eta 31,
Barajasko bonbazoa.

Barruan, titulu eta azpititulua:
- El Gobierno llevará la consulta de Ibarretxe al Constitucional
- Esperará a la convocatoria e intentará frenar políticamente el referéndum
ilegal

Azpititulua deigarria da. Bistan denez, dekretatua dago jada, legez kanpokoa
dela zerako zera. Madrilgo prentsan ezer berririk ez. Ura bere bidean.

Kolumnista ezagun bat egunero, Javier Ortiz. Susmoa dut www.publico.es webak
fagozitatu nahi duela Ortizen zutabea, artikulu hori blog bihurturik eta
feedback-a bertan gorderik. Baina Ortizek badu blog propioa,
http://www.javierortiz.net eta komentzitu dugu batzuen artean ireki dezala
berak ere komentarioetara. Gainera, blog propioan Publicoko artikuluaz gain,
egunero extra bat gehituko dio, Andu Lertxundik Berrian egiten duen bezalaxe
edo.

Luistxo

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to