Atzo arratsaldean, 7,25 aldera, ortzadar oso-osoaren azpitik pasa nintzen
Bergararuntz nindoala, bariantean aldapan behera, eskuman pare-parean
Saratsuegi daukazun tarte horretan.
Sekula ikusi doten ortzadarrik handiena, saiatu nintzen telefonoarekin
erretraturen bat ateratzen, baina gidatzen nindoala, en fin, zaila zen.
Azpitik pasa eta Soraluze pasa arte ikusten zen, nahiz eta Soraluzen arku erdi
baino ez zen ikusten.
Bergarara iritxi eta Osintxun lan egiten duen lagun batekin egin nuen topo
arrandegian. Esan zidan Osintxun piska bat ere ikusi zutela, arku erdia edo.
Ze polita!
Elena
----- Original Message -----
From: Oier Araolaza
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Thursday, September 27, 2007 9:57 AM
Subject: [eibar] Ostadarra Txantxazelaixan
Iñok ikusi al zaban atzo atsaldian Txantxazelai gaiñiean osatu zan ostadarra?
Inguruan geunden danok hipnotizatuta bezala egon giñan begira. Ez dakit Eibarko
beste toki batzuetatik ikusi ote zan. Saiatu nintzan argazkia egiten, baina
nahiko txarrak egin nituan. Oraingoan nik ez netsan esango "Zaran modukua"
atara nabanik. Askosaz ederragua zan aurrez-aurre. Blogera igo dot ikusi nahi
badozue:
http://eibar.org/blogak/oier/94
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]