Bai, benetan politxa.
Ni Barrenatik Urkusuaruntz noian eta jende guztia gora beira euan, ta danak 
irrifarretxo batekin...momentu batian bi egon ziran, bata bestian gañian, 
goixan zeuana baña laño artian...Ta kotxe baten be ikusi neban andra bat 
mobil batekin argazkixa ataratzen, ez dot uste Elena zanik...
Jo, Eibarren be ikusten dira gauza politxak... 

Ander Arroita. 


Elena Laka writes: 

> Atzo arratsaldean, 7,25 aldera, ortzadar oso-osoaren azpitik pasa nintzen 
> Bergararuntz nindoala, bariantean aldapan behera, eskuman pare-parean 
> Saratsuegi daukazun tarte horretan. 
> Sekula ikusi doten ortzadarrik handiena, saiatu nintzen telefonoarekin 
> erretraturen bat ateratzen, baina gidatzen nindoala, en fin, zaila zen. 
> Azpitik pasa eta Soraluze pasa arte ikusten zen, nahiz eta Soraluzen arku 
> erdi baino ez zen ikusten. 
> Bergarara iritxi eta Osintxun lan egiten duen lagun batekin egin nuen topo 
> arrandegian. Esan zidan Osintxun piska bat ere ikusi zutela, arku erdia edo.
> Ze polita! 
> 
> Elena
>   ----- Original Message ----- 
>   From: Oier Araolaza 
>   To: Eibartarrak zerrenda 
>   Sent: Thursday, September 27, 2007 9:57 AM
>   Subject: [eibar] Ostadarra Txantxazelaixan 
> 
>  
> 
> 
>   Iñok ikusi al zaban atzo atsaldian Txantxazelai gaiñiean osatu zan 
> ostadarra? Inguruan geunden danok hipnotizatuta bezala egon giñan begira. Ez 
> dakit Eibarko beste toki batzuetatik ikusi ote zan. Saiatu nintzan argazkia 
> egiten, baina nahiko txarrak egin nituan. Oraingoan nik ez netsan esango 
> "Zaran modukua" atara nabanik. Askosaz ederragua zan aurrez-aurre. Blogera 
> igo dot ikusi nahi badozue:  
> 
>   http://eibar.org/blogak/oier/94
>     
> 
>  
> 
> ------------------------------------------------------------------------------
>  
> 
> 
>   _______________________________________________
>   Mezuak bidaltzeko: [email protected] 
> 
>   http://www.eibar.org/zerrenda 
> 
>   harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to