Berrian, domeka honetan, 31. orrixan:

    "Pilotari telesail berria ... estreinako egunean 25.000 ikus-entzule izan 
zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%2´9ko share-a)"

    Uste dot ETB1ek sarri izango dabela halako ikusle kopurua. Eta igual ez da 
txarra: euskaldunak %25 edo 30a bagara, eta telebista kateak gaur egun etxe 
gehixenetan 10 edo 15 badira, ba emaitza normalak direla esan beharko dogu.

    Datu horrek esan gura dau EAEn, ikusleen artean, une horretan, telebista 
%2'9k euskaraz ikusten zebala, eta %97k erdaraz. Eta hori askotan gertatuko da. 
Ez destazue ukatuko, zer pentsa emoten dau.

    Telebistarena, hori bai da murgiltze linguistikoa.

    ETB1ek jasan leike programa ziharo minoritarioak emititzearen lujua?, ez 
dot esaten telesail horrengatik, baizik eta are minoriagoak diranak, jarrizuez 
zuek adibideak.

    Zeozer gehixago esan gura neuke, baina ez dot berbekin asmatzen.

    it

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to