duela egun batzuk... At 09:37 2007/09/28, you wrote: >Danak nobedadetzat hartu dabe hori testu hori. Neri kontauta zesten >etimologixa hori oin 20 bat urte. Hortaz, ez da interneterako asmatutako >istorixia. >leire
Ba bai, Leire. Kontu hori ez da azken egunetako nobedade internautikoa izan. Aspalditik dator, eta Interneten, izatekotan, inori badagokio etimologia hori estreinakoz aipatzearen ohorea, Leire Narbaizari dagokio. Eibartarrak zerrenda honetan agertu zen: <http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/10406/focus=10480>2004ko abenduko eztabaida honetan atera zuen gaia Leirek. Jakin dut tipo honek hemen esan duelako, http://www.sustatu.com/1191484617 Badirudi, Berba bizien kofradia izeneko posta-zerrenda batera bidali zuela. Bueno, posta-zerrenda bat dirudi... itxia? pribatua? Inork badaki zeintzuen artekoa den Kofradia hori? Sustatura idatzi duen horrek dio: >Nire lantokixan, euskaldun giru bultzatekotan, saretxu bat dakau, ekimen >ezbardiƱakin (urtero sagardoteixan afaitxu bat adibidez). Ondala gitxi, sare >horren barrun, "berba bizien kofradia" sortu gendun, sareko partaide guztik >inbitaten galtzen dan berba bat "adoptatatea", hau de, erabiltxea, zaintzea >eta zabaltzea konprometiute. Komunitateez, 2.0 kontzeptuaz eta sare sozialez hainbeste jarduten da gaur egunean, eta posta-zerrenda baino gauza sinple eta eraginkorragorik gutxi okurritzen zaizkit. Moskeatu egiten da bat pentsatzean ea zergatik ez dagoen euskaraz, <http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/>Eibartarrak zerrenda eta <http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul>ItzuL profesionalaz aparte, zerrenda baten bidez komunitate bat trinkotzera ausartzen den beste ekimenik. Luistxo _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
