Luistxok:

> Komunitateez, 2.0 kontzeptuaz eta sare sozialez hainbeste jarduten da gaur 
> egunean, eta posta-zerrenda baino gauza sinple > eta eraginkorragorik gutxi 
> okurritzen zaizkit. Moskeatu egiten da bat pentsatzean ea zergatik ez dagoen 
> euskaraz, 
> <http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/>Eibartarrak 
> zerrenda eta 
> <http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul>ItzuL profesionalaz aparte, zerrenda 
> baten bidez komunitate bat trinkotzera ausartzen > den beste ekimenik.

Ados nago posta zerrenden bertuteen inguruan, eta egia da ez zaiola behar 
besteko zukurik ateratzen, baina eman dituzun bi adibide horietara mugatzea 
gehitxo iruditzen zait. Zerrenda irekiei dagokienez nik dantzan posta zerrenda 
( http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.dantzan) kudeatzen dut, 
eta ez da beste bi horiek bezain bizia, baina bere alorrean bai dela 
eraginkorra eta hedapen handikoa. Euskal dantza alorreko 200 lagun daude 
harpidetuta bertan, eta beste askok kanpotik jarraitzen diote. Dantza alorrean 
informatiboki dagoen erreferentzia nagusia da, eta alor honetan dauden iritzi 
truke eta eztabaida publiko bakanak bertan bideratzen dira.

Bestetik, posta zerrenda itxiak asko daudela esango nuke. Nire inguruan 
behintzat dantza talde guztiek dute berea, batzuk oso oso biziak dira. Kezka 
taldeko posta zerrenda adibidez 2000. urtean jarri genuen martxan eta 7000 
daude gordeta yahoogroups-eko artxiboetan.

oier.



_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to