Amatiño:
>Antena-puntaz Portugaleteko zubi zintzilikaria jo arren, Sestao Knutsen 
>gasontzia ostiralean itsasoratu zen harro asko. Titanic (275 x 28) ospetsuak 
>ez zuen horrenbeste zailtasunik izango, Sestao Knutsen (284 x 42,5) galanta 
>baino txikiagoa zen-eta. 

(...)

>Murueta eta Ingeletric enpresak ez dira nazioarteko merkatuetan nagusituko 
>ontzi ugari sailean egiteagatik, banakako bereziak egin ahal izateagatik 
>baino. Tradizioa bai, baina baita ikerkuntza eta garapen dezente ere.

artikulu batzuk aurkitu ditut azken aldi honetan, ikerkuntza eta berrikuntzaren 
norabide berriez...

http://radar.oreilly.com/archives/2007/09/saul_griffith_macarthur.html
http://radar.oreilly.com/archives/2007/10/bill_gross_is_i.html
http://www.techcrunch.com/2007/09/27/bill-gross-is-into-atoms/

Zera diote, gutxi gora-behera: 10 urtetan berrikuntza bit-etan zetorrela 
pentsatu dugu... baina, hara, atomoak berriro jarri dira modan. Gauza fisikoak 
egiten. Beharbada erregai fosil karbono-jaurtitzaileak garraiatzeko gauza 
erraldoiak baino, gehiago gauza berdeak-eta, baina hortik doaz tiroak. 

Analogia bat terminologian: Think Tank aroan bizi izan gara. Pentsatzea helburu 
zuten batzordeak... Ba orain Make Tank aroan omen gaude. Ez dakit zehatz 
Tankeak Egin esan nahi duten, ala Egitekoak Egin Batzordeak, baina ulertuko 
didazue (akaso).

Nik aukeratu dudan norabide profesionaletik ez doa joera berri hori, eta badu 
osagarri gustatzen ez zaidana: patenteetan oinarritzen dela aberastasun 
sorkuntza neurri handi batean. Hala ere, uste dut interesa duela kontuak, eta 
kontu honen inguruan pentsatzeak. Eta akaso, egiteak ere bai :-)

Asteburuan argazki bitxi bat ere atera nuen, transformazio honen metafora-edo 
izan daitekeena: bit batzuk, Microsfot-en software programa batzuk, beren 
ezaugarri fisikoengatik erabiliak Euskal Herriko bazter batean, CDak txorimalo 
gisa arto-saila zaintzen: http://www.flickr.com/photos/luistxo/1521840150/

Luistxo  

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to