Berria naiz Wikipedian <http://eu.wikipedia.org/>. Ez naiz oso ona nire aldaketak proposatzen eta artikuluak atontzen. Eta ez naiz aklaratzen laguntza sistemarekin eta eztabaida ereduekin. Eskaera zuzendu diet beteranoei Txokoan<http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#Posta-zerrendarik_bai.3F>, posta-zerrenda baten sorrera egoki ikusiko balute, gustura parte hartuko nukeela. Eibartarrak zerrendan beste wikipedistarik balego, akaso ondo ikusiko du ideia hau, gure zerrenda nola dabilen frogatuta.
Wikipediaren alor askotan erabiltzen dira zerrendak, barne-sistemen osagarri. Gehienek Gmane erabiltzen dute zerrendako jarduna artxibatzeko, Eibartarrak zerrendak bezala: http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/ adibidez, gaztelaniazko zerrendaren jarduna: http://news.gmane.org/gmane.science.linguistics.wikipedia.castellano Gaia interesatzen bazaizu eta Wikipedia euskaldunean izena emanda bazaude, igaro hemendik zure iritzia uztera. http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#Posta-zerrendarik_bai.3F Bide batez, laster Euskal Herrian izango da Wikipediaren sortzailea, Jimmy Wales, hitzaldi bat ematen: http://www.sustatu.com/1193314841 Eta Jakiunde sortu dela eta, Joxe Aranzabalek eredu antigoalekoa irizten dio... Wikikunde(!) izeneko artikulu batean: http://www.goiena.net/blogak/faroa/wikikunde Luistxo
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
