Gaur berrixa zan Batikanon 500 inguru abade beatifikatu dittuela, eta danak
inguru frankistakotzat jo zeikeazela (banan banakoen azterketan ezin sartu,
ezin kasu bakoitza miatu).
Ba nik beste berri bat emongo dot, prentsan agertzen ez dan horretakoa.
Aste honetan jakin dogu gure ume nagusian eskola-gelan, 20 bat umeetatik batek
be ez dabela erlijiñoa ikasiko.
Halako erabakixak famili bakoitzak independiente hartzen dittuz, eta
bakoitzak bere aldetik pentsatuta denok erabaki bera hartu dogu. Zeozer esan
gura dau horrek. Batez be geu ez garalako halako estralurtarrak, kontrakua esan
neikean, umiak euskaraz matrikulatzen daben guraso normal-normalak,
"errepresentatiboak" izan gaikez. Beste gela batzutan agian ez da justu 0
izango, baina urrin be ez da ibiliko.
Eliza katolikoko buruek gura dabena egin leikie, baina emaitzak ikusitta,
ondorixua garbi dago: txarto, oso txarto doiaz. Eta ez desta emoten aldaketarik
egitteko kapazak direnik.
it_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]