Kaixo:

EITBko kazetari euskaldunek blogik ez zutela aipatu nuen nik pasa den 
udaberrian. Orduan, txoritxo batek esan zidan ari zirela, asmoren bat 
bazegoela. Halere, udazkenean gaude eta oraindik ez da ezer gertatu.

Bilbokoen esperoan egongo dira eta hauek nahikoa lan dute egoitza 
digital berriarekin.

Bestalde, EITBko blogak negargarri dabiltza oraindik ere: askotan 
ezin dira erantzunak utzi edo bizpahiru ahalegin behar dira 
erantzunak uzteko....

Zure teoriarekin ez nator bat, Luistxo: irakurri EITBko blog gazteleradunak.

Aio.

Oharra: igandera arte Kataluniara noa.


At 09:17 09/11/2007, you wrote:

> >
> >Badirudi erantzuna etorri dela Ameriketatik...
> >
> >http://blog.eitb.com/ganbaratik/2007/11/09/wall-street-journal-y-ii 
> -isirve-esto-com/
>
>atzo eguerditik dago erantzun hori Sustatun. Eta atzo arratsaldetik, 
>euskaratuta ere bai: http://www.sustatu.com/1194541750
>
>Bestalde, deigarria da: EITBko profesionalen eta programen blog 
>euskaldunik ez dago. Denak programa eta profesional erdaldunenak 
>dira. Badaude blog tematiko anonimo samar batzuk baina ez askoz 
>gehiago. Nire teoria: ez dira fio Marian Beitialarrangoitia bezalakoekin.
>
>Luistxo
>
>_______________________________________________
>Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to