Kalera (Bilbora) urten bihar izan juat errekaura eta, bide batez, Montoiarena erosi gura izan juat. Hiru liburudendatan (Corte Inglesa tarteko) galdetu eta, ez jakek eta ez juek izan... Amatiño
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren <mailto:[EMAIL PROTECTED]>
To: Eibartarrak zerrenda <mailto:[email protected]>
Sent: Thursday, November 08, 2007 8:12 AM
Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat
Ba, pozten naiz. Montoiagatik, liburuagatik, eta gustatu zaizulako.
Nik ere bat egiten dut zure iritziarekin. 25 urte daramatza Montoiak
euskal literatura aberasten, aurrena poesian eta gero fikzioan, eta bere
liburuak beti onak iruditu bazaizkit ere, aurrerago eta hobeto ari dela esango
nuke.
Zerrendako irakurzaleei, beraz, "Euskal Hiria sutan" liburura
hurbiltzeko gonbita. Abisu bat: lehenengo ipuina bihurri samarra da, eta
baliteke baten bat galtzea. Baina ez arduratu: hortik aurrerakoa samurragoa
da-eta. Nahiz eta "samurra" hitza Montoiaren testuekin oso ondo josi ez.
X.
El 07/11/2007, a las 14:12, [EMAIL PROTECTED] escribió:
Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du
"Euskal
Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste
pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren
aukera bat
merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da
(eta,
horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere),
eta oso
ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan".
Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren
argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier
Mendigureni.
Ondo izan
Iban Zaldua.
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
________________________________
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
