Iturri Catalunyara doala irakurri dut, Amatiño handik etorri dela.

Handik ailegatu berri naiz ni ere. Iturrik Amaran zuzentzen duena
bezala Centre Ernest Lluch deitzen den toki batetik.
((http://www.cuimpb.es/) , Tabacalera-ren antzeko zentro batean
kokatua dagoena: Centre de Cultura Contemporània de Barcelona.
(http://www.cccb.org ) . (izena ere ia berdina Donostikoak)

Zentro ederra, edifizio zahar bat, antzinako Bartzelonako
asilo-ospizioa, kulturarako berritua:
http://www.cccb.org/es/projecte_arquitectonic ,  erakusketa areto eta
geletan bihurta orain http://www.cccb.org/es/espais  MACBA-rekin
(Museu d'Art Contemporani de Barcelona) bat egiten du: www.macba.es/

Ikastaro batean parte hartzeko deitu ninduten, "Planificación
Estrategica Territorial.
Veinte años pensando y construyendo el futuro"

Inork interesik badu, informazio eta ponentzia guztiak hemen:
http://www.cuimpb.es/frameset.html?lang=esp&accio=webCurso&p1=id&v1=2
egin klik "Planificación Estrategica Territorial" atalean

Lurralearen plangintza. proiektuak hiri estrategian,  ... Gutxi gora
behera gure zerrendan eztabaidatu dira horrelako gaiak: eraberritzeak,
 azpiegitura proiektuak hiri estrategian, ekipamenduak hiri
estrategian (Guggenheim, Tabacalera, ...), partaidetza prozesuetan,
sareak sortzea, mapa birtualak, ...

Valentziako kasua aurkeztu dute, berri samarra niretzat: ebentoen
antolakuntza hiri garapen estrategian (Copa America, Mundiales de
Atletismo, Formula 1 circuitoa, ..) . Arduradunaren iritziz,
baloratzeko goiz bada ere, ondo atera zaie. Aukera sortu zitzaien
momentu batean eta aprobetxatu egin zuten, baina oso arriskutsua
ikusten zuela hiri estrategia bezala. Inbertsio handia, efektu
espektakularra baina denbora laburrean, ... oso ondo antolatu behar da
post-ebentoa sozial eta ekonomikoki errentagarria izateko.

Eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to