Maritxu Aranberri lehensusiñiak 96 egin dittu Buenon Airesen. Telefonoz deittu detsat eta oin dala 60 urteko Eibarko euskeraz berba egin dogu alkarreaz. Hobeto esan, berak, ez nik. Maritxu 1940an ezkondu zan Koldo Ormaetxea gudarixen komandantiaz eta ordutik Buenos Airesen bizi da. 13 illoba dakaz eta 8 billoba. Euskeraz berba egitten dau Eibarko edozein amamak moduan eta erderaz be, hemengo edozein atsok moduan. Oin dala bost edo sei urte egon nitzan bera bisitatzen Buenos Airesen eta erderaz be, hemengo erdera berbera daka, Argentinako bape azentu barik. Ia noiz juaten naizen galdetu desta. Plan politta... Amatiño
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
