Amatiñok:
>Tradizio aurrerakoia? Aurrerapen tradizionala? Auskalo, baina jarrai dezala
beste pare bat mendetan.
1. "Aurrerapen tradizionala"? Agian bai, agian, ez dakit, baina ez da
izango "aurrerapen" Espainiaren aldian, baina ez Frantziaren aldian?
2. "Aurrerapenarena" be, izatekotan, jendiaren merituarengatik baino, izan
leike arrazoi geograko hutsentatik?, hau da, Europa aberatsetik gertuago
egoteagatik eta pasa bide izateagatik? Nik susmo hori dakat.
Ondooo segiiii....
i.
----- Original Message -----
From: Amatiño
To: [email protected]
Sent: Sunday, November 11, 2007 8:23 PM
Subject: [eibar] Tradizio aurrerakoia
EVEk eta SPRIk 25. urteurrena ospatu dute. Azken urteotan euskal energia,
industria, azpiegitura, garraio eta zerbitzu publikoen inguruan izandako
berrikuntzen adierazleetako bi dira. Ez bakarrak, baita EiTB eta beste hainbat
ere.
Tradizioaren ondareak eta berrikuntzaren erronkak egituratu dute euskal
administrazioaren leloa. Gizarte modernoa mundura zabalik dago eta zenbait
kritika politikok besterik nahi arren, Euskal Herria aurrerakoia da.
Aurrerakoia bai, baina ez azken 30 urteotan soilik, baita bizpahiru mendetan
ere. Ezin ba meritua oraingo jaurlaritza eta diputazioena bakarrik izan,
betidaniko herri-erakunde guztiena baino.
Ezin gero ahaztu, Menéndez Pidal jakintsuak esan bezala, 1765an sortutako
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea aitzindari izan zela eskolaren zein lanaren
balorea aldarrikatzen eta, ondorioz, gurean hain ospe txarra duen Cánovas
ministroak onartu zuela (1877) "en su espíritu administrativo, aquellas
provincias han sido superiores hasta ahora a otras de la Nación". Era berean,
frankismoaren prentsa eta propaganda sailean aritutako Fernández Almagro
akademikoak azpimarratu zuen (1951), XIX mendeko Andalusia ultraerrepublikar
eta anarkistak jauntxokeriari men egin zion bitartean, "las tradicionalistas
Cataluña y Vasconia se pusieron a la cabeza del avance industrial". Eta
Soldevila historilariak ezarri zuen (1952): "Fueron Cataluña y Vasconia, los
dos ex baluartes del viejo carlismo, aquellas regiones en que más pronto se
formó una opinión anticaciquil dispuesta a ejercer de modo efectivo sus
derechos cívicos".
Ordurako, Caro Baroja jabetua zen (1946) Katalunian eta Euskal Herrian
gertatutako paradoxa ez zela Europan berria, ez baitziren alferrik britainiar
tradizionalistak ere izan iraultza modernoaren eragileak.
Tradizio aurrerakoia? Aurrerapen tradizionala? Auskalo, baina jarrai dezala
beste pare bat mendetan.
Amatiño
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]