Beti harritzen nau eibartarron olatu izaerak. Olatuka mugitzen gara.
Ez dakit nere inpresioa bakarrik dan, jakingo dute erantzuten Poxpolo
eta udaleko beste lurker kuadrillakoak.

Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak agortu dira, ia 20 egun
lehenago, eta kontutan izanda LAU (4) saio eman behar dituztela
Eibarren dugun areto haundienean, Unibertsitate laboralean. (nik neuk
5 sarrera erosi nituen bere garaian)

Aldiz, Pirritx eta Porrotx inguruko herrietan ere egongo dira datozen
hilabeteetan, eta eibartarrik joango da hara? (ez bagara denok
Eibarren joan, noski). Mutrikun urtero egoten dira Pirritx eta Porrotx
uda aldean, Zabiel plazan, doan, baina ez dugu inbaditzen. Ez da
tokatzen.

Pasa den larunbatean "Eibar kantuan" jaialdia "tokatzen zen", eta
Astelena frontoia topera beteta egon zen, kanpotarrak ere ugari,
seguru ("tokatzen zen"). Baina hurrengoan izango da kontzertu
interesgarriren bat Coliseoan, eta gehienak ez gara joango ("ez da
tokatzen").Olatua moduan gabiltza, ez dato termino mediorik.

Antzerki jardunaldietan, olatu haundia!  (tokatzen da) .  Beste
antzerki saio bat (ez dakit zein, ez nintzen joan)  eta ia hutsik.

Foballarekin ere antzera gertatzen zaigu. Segundara igo behar dugula
eta inbasioa Ipuruan. Beste edozein jornadatan, betikoak futbol
zelaian.

Eibarren bakarrik gertatzen da hau ala herri guztietan gertatzen da
antzerako zerbait?

Gari
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to