Berandu, baiña seguru
Eibarren espezialtxuak gara. Behin baiño gehixautan pasau da kontzierto bat
antolatu, eta oso jende gitxi juan. Handik hillabetera Bergaran -esate
baterako- egon talde bera, eta eibartarrez jositta. herrixan eza baiña
kanpuan bai.
Kanpolarrosak gara. Etxekarduak be bai
leire, larrosia beti



2007/11/14, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:
>
>     Nik, Gari, berri hori beste alderditik hartuko neukek. Zenbat
> ikuskizun
> gogoratzen jok hik, euskaraz edo erdaraz, Eibarren hainbeste jende
> erakarri
> dabenik, Unibertsitate Laboraleko aretoa lau bidarrez bete arte? Are
> gehixago telebistak promozionatu bako espektakulua izanik.
>
>     Euskararen aldetik itzelezko berri ona dok.
>
>     Pirritx eta Porrotx pailasoei (eta diskoa prestatu zeben taldeari)
> jagokenez itzelezko meritua jakek.
>
>     Txapela kentzekoa.
>
>     it
>
>
>
>
> ----- Original Message -----
> From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Tuesday, November 13, 2007 4:12 PM
> Subject: [eibar] Olatu eibartarra
>
>
> Beti harritzen nau eibartarron olatu izaerak. Olatuka mugitzen gara.
> Ez dakit nere inpresioa bakarrik dan, jakingo dute erantzuten Poxpolo
> eta udaleko beste lurker kuadrillakoak.
>
> Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak agortu dira, ia 20 egun
> lehenago, eta kontutan izanda LAU (4) saio eman behar dituztela
> Eibarren dugun areto haundienean, Unibertsitate laboralean. (nik neuk
> 5 sarrera erosi nituen bere garaian)
>
> Aldiz, Pirritx eta Porrotx inguruko herrietan ere egongo dira datozen
> hilabeteetan, eta eibartarrik joango da hara? (ez bagara denok
> Eibarren joan, noski). Mutrikun urtero egoten dira Pirritx eta Porrotx
> uda aldean, Zabiel plazan, doan, baina ez dugu inbaditzen. Ez da
> tokatzen.
>
> Pasa den larunbatean "Eibar kantuan" jaialdia "tokatzen zen", eta
> Astelena frontoia topera beteta egon zen, kanpotarrak ere ugari,
> seguru ("tokatzen zen"). Baina hurrengoan izango da kontzertu
> interesgarriren bat Coliseoan, eta gehienak ez gara joango ("ez da
> tokatzen").Olatua moduan gabiltza, ez dato termino mediorik.
>
> Antzerki jardunaldietan, olatu haundia!  (tokatzen da) .  Beste
> antzerki saio bat (ez dakit zein, ez nintzen joan)  eta ia hutsik.
>
> Foballarekin ere antzera gertatzen zaigu. Segundara igo behar dugula
> eta inbasioa Ipuruan. Beste edozein jornadatan, betikoak futbol
> zelaian.
>
> Eibarren bakarrik gertatzen da hau ala herri guztietan gertatzen da
> antzerako zerbait?
>
> Gari
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to