Amatiño:
>Mapia esku artian hartu barik be, ez dok memorixa askorik bihar norberaren >burua Zumarragan kokatzeko eta handik, AHTn trazadua jarraitzen, Bilboraiño >eta Gasteizeraiño buruz juateko: Antzuola-Elorrixo-Bilbo, bata, eta >Antzuola-Arrasate-Gasteiz, bestia. Badaezpada, AHT Gelditu ekimenekoek, ibilbidea Google Earth-en jarri dute gaur. Hemendik lor daiteke fitxategia: http://www.ahtgelditu.org/ibilbidea/index.php Horiz lurrazaleko zatiak; urdinez, tunelak; eta gorriz, zubiak. Denak lurrari *itsatsia* ageri dira, ez da, hortaz, erliebean izango luketen inpaktoa zuzenean ikuskatzen. Jaurlaritza ez da gauza izan horrelakorik irudikatzeko bere webgune ofizialean: http://www.euskalyvasca.com/eu/mu_home.html Erabiltzeaz zaila izateaz gain, ibilbidea zatikatuta bakarrik kontsulta daiteke, udalerri bakoitzeko PDF astun bat deskargatuz gero puzzlea osatu daiteke... Luistxo _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
