> medio gehiagorekin, eta gastu handiagoarekin, baina ez hobeto irudikatuta, ez > informazio hobe edo konpletoagoarekin.
Bai Luis, "medio gehiagorekin" gastu handiagorekin esan nahi du, jakina. Aurreko mezuan esan duzu irudikatu gabe zegoela gune ofizialean, eta egon badago, horregatik eman ditut loturak. Diferenteak dira, bistan da. Batak telebistan ohizkoak diren teknologia birtualak erabiltzen ditu, besteak web 2.0-ko teknologiak. Interneterako egokiagoa bigarrena, AHT Gelditu Elkarlanak egindakoa, duda barik nere ustez. Gela edo erakusketa bateko bideo aurkezpen baterako, agian lehena, ofiziala, gaur egun. Baina hau ere gustuen arabera. Joan zen astean Bartzelonan egon nintzenean justu nere ostean Gironako Unibertsitateko Irene Comte-k hitz egin zuen. "Participatory Spatial Planning in Europe" (http://www.pspe.net/) ikerketa proiektuan parte hartu du, eta esate baterako proiektuaren atal handi bat "Geo-visualization for participatory spatial planning" zen (http://tinyurl.com/yqobcr) , lurralde planifikazioa parte hartzailearentzat geo-irudikapena edo. Irudikapen horretan web 2.0 izeneko tresnak abantaila handia eta etorkizun handia dutela esan zuen, esperimentu asko egin dituzte. Webgune ofizialaren bideo tipo horien aurrean dituzten abantailei buruz ez daukat dudarik. Erabiltzaileak plano, irudikapen edo errepresentazioekin "interakzioa" izan dezala oso inportante bezala jotzen zuen eta gaur egun errealitate birtualak aukera asko eskaintzen dituela aipatu zuen. Batez ere proiektuak izan behar duten erakusketa publikoaren fasean (exposición publica), alternatibak aztertzerakoan, proposamenak jasotzeko orduan, alegazioak errazteko, ... erabiltzeko, zeren planoak eta proiektuak egitea profesionalen lana da. Proiektuan holandesak, portugesak, katalanak, polakoak (poloniakoak), belgiarrak, .... parte hartzen zuten. Azpimarratu zuen holandesek erabilitako tresnak 2025 urterako Groningen ondoan aintzira baten inguruan 20.000 pertsonentzat eraiki nahi duten hiri berria ( Meerstad izenekoa: http://www.meerstad.eu/ ) . Holandesak maisu dira lurraldea eraldatzen, badakizue esaldi famatua "Holanda holandesek egindakoa da". Erabilitako zenbait tresna erakutsi zituen Irenek, eta CodeSyntaxen aski ezagunak ditugun Google Earth edo Sketch-up, agertu direnean, lehendik zeuden Geo-irudikapen sistema asko kolokan gera direla esan zuen. Nazioarteko ikerkuntza proiektu horretan erabili eta frogatu dituzte. Bere "paper" batean ("Geo-visualization for participatory spatial planning: a European perspective" Irene Compte; Rosa Olivella; Lluís Vicens) irakurrita: "Does Google Earth fit well into participatory spatial planning ?" lerro batzuk beherago: "During the first two years of the PSPE project, partners have been mainly testing geo-visualization instruments working at a local level (not connected to the outside network). But then Google Earth came along, and we asked ourselves if we could use such a platform for our objectives. The answer, after some experimentation, is now a clear yes." eta beherago "PSPE project is now explicitly encouraging all partners in the consortium to explore the link of their case studies with Google Earth possibilities." Kontua da, jasotzen dudan informazio guztien arabera, AHTaren kasu honetan planifikazio fasea bukatuta dagoela aspaldi. Horregatik aipatzen nuen beste mezuan sinaduren bidez herri iniziatiba (Herri-Arioa) indartsua bideratzea AHT geldiarazte nahi bada. Asierrek dioen moduan, bideo ofizialean faltan botatzen da AHT-aren bidea markatuta egotea, bideo berean errepideak dauden bezela, eta ez lurren gainetik arrastorik hutsi gabe trena ikustea pasatzen. Eta bideoa ez da oso fidela. Esate baterako, Gasteizen hiri erditik hegan ikusten da pasatzen, baina lur azpitik doala uste dut. Bideo horretan, pertsonalki neri bisualki "flipanteena" trena Udalaitz azpitik pasatzen ikustea da. Saguaren eskumako botoiarekin abiadura aldatu dezakezu astiroago ikusteko pasatzen. Eta AHT Gelditu Elkarlanaren irudikapenari dagokionez, denak kalteak dira ematen den informazioan, logikoa dirudi. Baina lehen begirakada batean, dena puntu gorriaz beteta ikusi dudanean klikeatzen hasi naiz eta ikusten dut emandako informazioan "eskonbrerak" ageri direla puntu gorrietan kalte edo damage moduan. Igoal bai, ez naiz aditua. Baina eskonbrera baten gainean gaude lanean Eibarko Poligonoan, eskonbrera gainean daude parkeak, eskonbrera baten daude Eibarko kirol instalazioak, ... Lurren mugimenduen jestioak zeresan handia izango du kaltea edo ez izatean, mehatxua edo aukera izatean puntu gorriak. Eta zalantza berdinarekin jarraitzen dut irudikapen biak ikusita: Gasteizen, Bilbon edo Donostiko mugan bukatzen da sarea? eneko 2007/11/22, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>: > Eneko: > > > >Dexente medio gehiagorekin eginda, eta uste dut Google erabili barik, > >hemen dago irudikatuta: > >http://www.euskalyvasca.com/eu/multi_virtual.html > > > AHTren kontrakoena, Google Erath barik ere ikusi daiteke, Google Maps-en > bertan <http://tinyurl.com/2h3sor>http://tinyurl.com/2h3sor . Edozein lekutan > itsatsi daiteke hori, adibidez, Sustatun kargatu dutena > http://www.sustatu.com/1195651757 ilustratzeko gehitu dugu: > <http://www.sustatu.com/1195651757/aht.html>http://www.sustatu.com/1195651757/aht.html > > Luistxo > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
