Posta-zerrendako beste mezu baten agertu den gai batekin lotuta, nik uste.

Gaur izan ditugu bi artzain-baserritar gazte Kulturalean Euskal
Herriko gaztari buruz berba egiten.

Batek, Josu Gil-ek gazta ekologikoa egiten du Eibarren, Sosolan, -
uste dut lehen Oirrekin (Leireren nebarekin) zebilela baserrian lanean
-,  eta besteak, IƱaki Ansola elgoibartarrak,  Mausitxa baserrikoa, -
aurten Ordiziako irabazlea -, Idiazabal izeneko artisau gazta egiten
du.

Aurreko mezuan esan dudana: merkatuan bezala, hitzaldian gazteenak
beraiek! Antolatu dugun hitzaldi-dastaketara (doan) agertu diren
interesatuak nagusi samarrak guztiak. Gazteena Arrate G. zerrendakidea
eta hurrena neu edo, pentsa beraz!  :-)

Interes eta salmentarik gabe, akabo artzain eta baserritarrak.

Sektorea erdi-hiltzen edo egoera larrian omen dagoela esan dute,
subentzioei esker bizi dira baina tira gazte bi hauek behintzat
jarraitzeko prest. Ekologiko eta artisautza erara egindako gaztaren
erosleek behar dituzte bakarrik, bestela itxi egin behar.

Animo bada, konsumitzerakoan badakizue: ekologikoa edo Idiazabal
artisautza erara egindakoa (etiketa gorriaren gainean beste bat
borobila du) eskatu, etiketa beltza edo berdedunak apur bat hobeak ;-)

Bestela, Txindoki, Aralar, Kalamua, ... eta mendi guztiek larrez
beteta ikusiko ditugu!

Hitzaldia interesagarria, kronikatxoa eta argazkiak hemen:
http://eibar.org/blogak/kultu/146

Eneko (from Kultu)
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to