Arratsalde on! Nik onduan dakat basarrittar bihurtu dan gazte urbanua. Karrera eta ofizioduna, nekazari bihurtu da; edota bihurtzeko bidian dabil. Anaiak nekazaritza ekologikua egitten dau, otzara sistemia daka. Ogi baltza be egitten dau. Ez jako erreza egin, baina proiektu bat dake, ta uste dot egingo dabela aurrera Pentsatzen dot oso balientia izan dala, eta dana montauta dakenian gustora biziko dala. Oin propaganda apur bat: interesatzen bajatzue, badakizue zeiñekin egin kontaktua leire, bitartekarixaº
2007/11/22, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]>: > > Lehen sektoria gainbehera dator. > > Ustialeku garrantzitsuenek dirulaguntzekiko dependentzia larrixa dake > eta administraziñuakin lotutako zerbitzuek urte askotan zihar ekoizpena > gehitzeko aholkuak eta inbertsioak bultzatu dittue. > > Gaur egun nabarmen ikusten da hortik biderik ez dagona. Betirako > dependentzia ezin da bide izan. > > Gure paraje hauetan kalitatea eta ekologiaren bidia hartzia aukera > bakarra da. Salmenta zuzena, kalitatezko produktua, prezio duiña, > INTERNET bidezko eskaerak eta otartxoa etxera, intermediarixo barik eta > iñun baiño erosuago. > > Eta aupa gaztiak!!!! Guk aurten, gure bezerotzan 40 urtetik beherako 8 > izan dittugu (Nekazaritzako dirulaguntzatan 40 urtera arte Nekazari > Gaztea). > > Josu, badakizu, nekazari sartu ezkero, GASTEetasuna kazetaritzan baiño > luzaruago mantenduko dozu. > > > Asier Arregi > > > > > Eneko Astigarraga(e)k dio: > > Posta-zerrendako beste mezu baten agertu den gai batekin lotuta, nik > uste. > > > > Gaur izan ditugu bi artzain-baserritar gazte Kulturalean Euskal > > Herriko gaztari buruz berba egiten. > > > > Batek, Josu Gil-ek gazta ekologikoa egiten du Eibarren, Sosolan, - > > uste dut lehen Oirrekin (Leireren nebarekin) zebilela baserrian lanean > > -, eta besteak, Iñaki Ansola elgoibartarrak, Mausitxa baserrikoa, - > > aurten Ordiziako irabazlea -, Idiazabal izeneko artisau gazta egiten > > du. > > > > Aurreko mezuan esan dudana: merkatuan bezala, hitzaldian gazteenak > > beraiek! Antolatu dugun hitzaldi-dastaketara (doan) agertu diren > > interesatuak nagusi samarrak guztiak. Gazteena Arrate G. zerrendakidea > > eta hurrena neu edo, pentsa beraz! :-) > > > > Interes eta salmentarik gabe, akabo artzain eta baserritarrak. > > > > Sektorea erdi-hiltzen edo egoera larrian omen dagoela esan dute, > > subentzioei esker bizi dira baina tira gazte bi hauek behintzat > > jarraitzeko prest. Ekologiko eta artisautza erara egindako gaztaren > > erosleek behar dituzte bakarrik, bestela itxi egin behar. > > > > Animo bada, konsumitzerakoan badakizue: ekologikoa edo Idiazabal > > artisautza erara egindakoa (etiketa gorriaren gainean beste bat > > borobila du) eskatu, etiketa beltza edo berdedunak apur bat hobeak ;-) > > > > Bestela, Txindoki, Aralar, Kalamua, ... eta mendi guztiek larrez > > beteta ikusiko ditugu! > > > > Hitzaldia interesagarria, kronikatxoa eta argazkiak hemen: > > http://eibar.org/blogak/kultu/146 > > > > Eneko (from Kultu) > > _______________________________________________ > > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > > > http://www.eibar.org/zerrenda > > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > > Texto añadido por Platinum 2006: > > > > Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un > mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo > para reclasificarlo: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_10329&SPAM=true > > > --------------------------------------------------------------------------------------------------- > > > > > > > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
