Eta nik uste "jolasak" berba erabiliko balebe "sportak" izendatzeko ondo
erabilia izango zan.
Hori bai, bateonbatek azkar esango zotzun: "TXARTO!, TXARTO!"
it
----- Original Message -----
From: Amatiño
To: [email protected]
Sent: Sunday, December 02, 2007 8:04 PM
Subject: [eibar] Quirola
Jose de Arteche zenak aitortu zuen (De Berceo a Carlos Santamaría, 1968),
berak neologismotzat jo arren "quirola" XIII. mendeko hitza zela, Justo Garatek
gogoratu bezala (Euskera XII, 1967) Berceoren olerkietan azaltzen da-eta.
Egia da Justo Garatek hori esan zuena, egia den bezala hainbat
urte lehenago Augustin Anabitartek (Euskal Esnalea, 1919) "kirol" hitza erabili
zuena. Aurretik, berriz, Azkuek bere hiztegian (Diccionario
Vasco-Español-Francés, 1905) jasoa zuen eta, ordurako, bildua XVI. mendeko
errefrauetan (Refranes y Sentencias comunes en Bascuence declaradas en Romance,
1596).
Garbi dago "kirol" hitza ez dela asmatu berria, zeharo zaharra
baino. Hizkuntzalariek ez dute honetaz zalantzarik. Baina soziologoek galdetu
lezakete, ostera, ea zelan arraio "quirola" agertzen den Erdi Aroan, Errioxan,
kirola ingelesek asmatu bazuten XIX. mendean.
Kontua da "quirol" hitzak ez duela jatorriz joko edo ariketa fisikorik esan
nahi, olgeta edo jolas atsegina baino, gaztelaniaz zein frantsesez "deporte"
berbak Erdi Aroan esangura zuen ildotik. Baina, XIX. mendean, ingelesek "sport"
hitza berrasmatu zuten joko edo ekitaldi fisikoa adierazteko eta ondoren etorri
zen antzinako berba zaharraren egokipena frantsesez, gaztelaniaz zein euskaraz.
Jakinekoa, beraz, zelan izan zen aldaketa historikoa. Auskalo,
ordea, nor izan ote zen aldaketaren lehen eragilea. Hau da, 1905eko Azkueren
hiztegian "kirol" hitza jostaketaren sinonimoa zen; 1919an berriz, Anabitartek
idatzi zuen: euzkotarrak txapeldun dira kirol askotan. Nahiz eta, J. Díaz Nocik
dioenez, ARGIA aldizkariaren kirol-saila Jolasak deitu 1920ko hamarkadan, eta
ez Kirolak.
Amatiño
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]