Bernardo Atxagaren blogeko azken sarrera, http://www.atxaga.org/blog/17 , 
Euskal Hiriaz. Termino honen sorreraz, esanahiez, eta, behin autorearen 
eskuetatik libre doanean, hartzen dituen inplikazioez idatzi du Atxagak.

Ez dakit ba ote dakien Atxagak telebistako pertsonaia komikoa dela. Atxaga The 
Pooh, Euskal Hiria dioen marrazki bizidunen marko bukoliko batean agertzen da, 
gauza korrienteenak biribilguneekin azaltzen. Badu grazi pixka bat.

Jarri naiz sarean bilatzen ea esketx horietakoren bat topatzen nuen. Eta 
Noaoaren webgune ofiziala topatu dut:
http://blog.eitb.com/noaoa
xolomo bokadilloen irudiak, bate bestearen atzean. Nonbait Eibarren ateratako 
hau ere bai: 
http://blog.eitb.com/noaoa/2007/11/23/xolomo-piperrekin-urkizuko-park/
Itxuraz, esketxen baten leitmotifa ei da xolomoarena... baina ulertzen ez 
dudana da, nola den xolomoaren anekdota hori Noauaren web osoa. Ez dago 
besterik. Ez dago esketx edo bideo bat bera ere. Ze pobrea.

Espainiako telebistan umorezko beste programa berri bat dago, Muchachada Nui. 
Haren webaren muina esketxak dira, bideoak bertan, eta pegatzeko aukerarekin, 
Enjuto Mojamutoren abentura zoragarrienak, adibidez: 
http://muchachadanui.rtve.es/videos/05-enjuto-mojamuto.html

ze atzeratua eta traketsa, Noaoa, horrekin konparatuta. Nagusiren bati entzun 
diot, gainera, Noaoa ez dela Wazemank bezain barregarri, estudioko kontu 
gehiegi daukalako. Neure semea Peru ados dago diagnostikoarekin. Nik ez nuke 
zer esan jakingo, ze ez dut saio osorik ikusi. Gero eta gehiago, pilulatan 
kontsumitzen dut telebista. Ez dakit, adibidez, ze egun edo ordutan ematen 
duten Muchachada Nui telebistan, baina beren esketxak eta Enjutorenak, 
bereziki, alde guztietan agertzen zaizkit.

Kontsumo modu hau da etorkizunekoa, seguruenik. Horixe esan zigun Vicent Partal 
Vilaweb atari/proiektu katalanaren sortzaileak joan den ostiralean Sareko 
Argiaren ( www.argia.com ) edizio jarraiaren 10. urteurreneko ekitaldian bildu 
ginenoi. Gertu neukan Bingen Zupiria. Oso kezkatua zirudien.

Luistxo



_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to